Atzo, Apirilak 18, Garagardo Ahotsa blogaren III. urteurrena izan zen. Hirugarren urte honetan ere garagardoaren inguruko kontu asko elkarbanatu ditugu zuekin. Aurtengo sarrera aipagarrienen errepasoa duzue hemen:
Lehengaien atalean lupulu barietate zein malta mota berriak ikusi ditugu. Galaxy, Centennial, Chinook eta Motueka lupuluak alde batetik, eta gari malta, malta marroia eta malta beltza bestetik.
Garagardo estilo gehiago aurkeztu ditugu; Porter, Amerikar IPA eta Amerikar Ale gorria.
Euskal Herrian sortu diren artisau garagardo proiektu desberdinen berri eman dugu: Olañeta, Gross, Zerb… besteak beste.
Bertako ekoizleez gain, Ingalaterrako enpresa desberdinak ere izan ditugu gure artean: Meantime, Redchurch, The Foundry, Moncada. Ezin ahaztuko dugu baita Truman´s enpresako garagardogileekin izandako elkarrizketa.
Garagardo ekoizleak oso garrantzitsuak dira blogarentzat, baina baita gure inguruan garagardo interesgarriak eskaintzen dituzten taberna eta dendak ere. Horregatik, Iruñako Manneken Beer tabernak 9 garagardo grifo jarri zituela kontatu genizuen, Irungo Boulevard tabernak beraien ekintzen artean antolatutako To ol garagardoen dastaketa– ren berri eman dugu. Donostiako Never-Stop tabernan ospatu behar zen Basqueland Brewing Project proiektuaren garagardo berrien aurkezpena zein Manneken Beer-en Nogne ekoizlearen bisitaren berri eman genuen, Beasaingo Hiruki tabernak bertako artisau garagardoen alde eginiko apustuaren berri eman dugu. Garagardo dendei dagokienez, Donostiako “El Txoko de las Cervezas” izan dugu.
Urtean zehar izan ditugun garagardo jaialdi desberdinen bozgorailuetako bat izan gara: Donostiako “Mikro Brew Festival”, Bilboko “Beerbaofest”, “Antxobeerfest”…
Garagardo munduaren inguruko berri desberdinak elkarbanatu ditugu: Koka landareaz eginiko garagardoarena, etxean garagardoa egiteko lupulu.com webguneak eskainitako errezeta berriak, Ingalaterrako garagardo denda baten almazenetan eginiko 16000 Brewdog botilen lapurreta, Localbier.com artisau garagardo bilatzailearen sorrera, bilatzaile honek partaidetza irekiaz eginiko erabakiak, The Indezents-ek Localbier-i eginiko aurkezpen bideoa.
Idatzizko informazioa emateaz gain, Ikus-entzunezko formatuan Sam eta Julio garagardo ekoizleen elkarrizketak ikusi ditugu.
Akorde zaporea atalean Urriko Mozkorrak eta Freaky Festa abestiak entzun ditugu. Kantuz ere, baina beertsotan aritu da gure lagun Garikoitz garagardoaren lehengai eta hartzidurari buruz.
Bitxikeriak oso gustuko ditugu eta lagunentzat artisau garagardoa ordainduta uzteko hedatzen hasi den joera, zein garagardoa tabernatik etxera eramatekoarena ezagutu ditugu.
Etxean edateko ditudan garagardoak zein diren “aste honetan hozkailuan dudana” atalean erakutsi dut noizbeinka eta 2013.urtean gustura edandako garagardoen inguruan ere labur-labur aritu.
Garagardo munduarekiko dugun frikismo hau bloga baina harago doa, eta artisau garagardoaren mugimenduak interes pixka bat sortu duela hedabideetan dirudi eta honen inguruan ETB1-eko Airean zein irratiko Faktoria saioetan parte hartzeko aukera izan dugu. Gaitz honek Londresen ospatu den gluten gabeko garagardo txapelketan epaimahi bezala parte hartzeko aukera eman digu.
Hau guztia, zuekin eta EUSKARAZ elkarbanatu dugu!
Zuengatik, artisau garagardo mugimenduagatik, eta bereziki atzo urteak bete zituen nire anaia Enekorengatik…
TOPA!!!