GARAGARDOA EKOIZTEN: Aireazioa

Aireazioa behin muztioa hoztu eta legami gehiketa egin baino lehen ematen da. Prozesu honen helburua muztioan oxigenoa disolbatzea da, legamiak hartzidura hasi baino lehenago bere populazioa handitzeko beharrezkoa baita.

Legamia muztioan uniformeki gehitu bada, muztioaren aireazioa erreztu edo lagunduko da.

Hau da ekoizpen prozesuko une bakarra garagardoaren kalitatearentzat oxigenoa kaltegarri suertatzen ez dena, legamiak ugaltzeko erabiliko baitu, garagardoan oxigeno hondarrik utzi gabe ordu gutxiren buruan. Ekoizpen prozesuko beste momentu guztietan garagardoa eta oxigenoaren arteko kontaktua ekidin behar da, kalitatean negatiboki eragiten baitu.

Bestalde, ondorio kaltegarriak sor ditzake aireazio prozesu honetan oxigeno nahikoa ez gehitzeak:

– Hartzidurak denbora gehiago iraungo du, oso sentsiblea izanik hozketari.

– Azukreen degradazioa oztopatu egingo da eta garagardoaren kalitatearekin arazoak izango dira.

Hartzidura ontzi irikietan egiten duten enpresetan, aireazioa normalean muztioa ontzi irekietara isurtzen denean ematen da, inolako gaiulurik erabili gabe, erortzean ematen den airearekiko kontaktua dela eta. Beheko argazkian, garagardo beltzaren muztioa ontzi irekian sartzen (eta aireatzen aldi berean) ikusi daiteke, legamia (kolore txurikoa) gehitzen den bitartean.

Tanke zilindrokonikoak dituzten lantegi modernoagoetan, airearen distribuzio fina baimentzen duen gailu berezi bat erabili ohi da.