URA

Nahiz eta denok dakigun zer den ura, agian ez da hain ezaguna izango garagardoa ekoiztean duen garrantzia. Uraren konposizio kimikoa edo ur mota bakoitzaren ezaugarriak oso lotuak egon dira historian zehar ekoiztu diren garagardo mota desberdinekin.

Garagardo ekoizle ezberdinak, beraien inguruan zuten ur iturrien inguruan kokatzen joan ziren, bertan ekoiztutako garagardoari, erabilitako urak emandako bereizgarritasunaz baliatuz.

Hori horrela izanik, garagardo mota ezberdinek erabilitako ur mota bakoitzari, garagardo motaren izena eman zaio.

Pilsen ura adibidez, gogortasun suabe (Kaltzio eta magnesio gatzen kontzentrazioaren araberakoa) eta gatz eduki gutxiko ur mota bezala ezagutzen da. Pilsen edo Lager garagardo ezberdinak egiteko oso egokia.

Munich ura, gogortasun ertainekoa da. Garagardo ilunagoak ekoizteko egokia da, non normalean Pilsen garagardoak baino garraztasun gutxiago duten.

Dortmund ura, gogortasun handiko ura da. Export bezala izendatzen diren garagardoak egiteko egokia.

Viena ura, oso gogortasun handiko ura da. Viena eran eginiko garagardoak egiteko aproposa. Garraztasun ertaineko garagardoak izaten dira hauek normalean.

Burton on Trent ura, garagardoa egiteko gogortasun handiena duen ur mota da. Ale motako garagardoak egiteko aproposena.