GARAGARDOA EKOIZTEN: Dry hopping

Azken aldian askotan atera da “Dry Hopping” (XIX. mendetik erabilia Ingalaterran) kontzeptua blogean eta iritsi da honi buruz pixka bat gehiago ikasteko garaia. Garagardoa ekoizten-eko egosketa atalean azaldu genuen iada lupulua egosketan gehitzen dela normalean, hasieran garratztasuna lortu nahi bada eta egosketa bukaera aldera usaina eman nahi ezkero.

“Dry Hopping”-aren kasua ordea (euskaraz “Hotzean lupulatzea” litzateke), heltzen edo hartzidura prozesua jasaten ari den garagardo bati eginiko lupulu gehiketa bat da, hau da, garagardo hotzean. Britainian lehendabizi, eta E.E.B.B-tan beranduago erabili den teknika bat da gehienbat, nahiz eta azken boladan herrialde desberdinetako garagardo ekoizle askoren artean ere zabaldu den.

Lupulatze honekin lortzen dena lupuluaren usain iheskor gehienak ere garagardoan gelditzea da. Usaina ere egonkorragoa dela dirudi eta normalean oso nabaria izaten da. Lupulatze honek ere, garagardoa luzaroago mantentzen laguntzen du bere propietate antimikrobianoak direla eta.

Gehien erabiltzen diren lupuluak honakoak dira: Tettnanger, Hallertau, Citra , Saaz, Simcoe, Cascade…dira.

IPA, Ingalaterrako Bitter bereziak, Barleywine eta Amerikako Ale-a dira lupulatze mota hau egiteko aproposak.

Lupulatze hotza egiteko hiru momentu desberdin daudela esan daiteke:

– Hartzidura ontzian

– Heltze ontzian

– Kupelean (kañeroetan jartzen direnetaz ari gara)

Hurrengo batean ikusiko ditugu lupulatze hotza edo “Dry Hopping”-a egiteko dauden momentu desberdinei buruzko ezaugarriak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude