GARAGARDOA EKOIZTEN: Hartzidura (Ontzi irekietan)

“Garagardoa ekoizten”-eko azkeneko atalean hartzidura emateko bi teknologia desberdin bereizi ditzakegula esan zen (modu orokorrean eta Lambic garagardoak egiteko erabiltzen den hartzidura mota alde batera utzita).

 

Gaur egun, nahiz eta gutxiengoa izan, badira ontzi irekietan hartzidura egiten duten enpresak, eta ondoren, heltze prozesua beste ontzi batzuetan egiten dutena. Lan egiteko modu honi “hartzidura eta heltze klasikoa” esaten zaio, ontzi zilindrokonikoak asmatu arte gehien zabaldua zegoen teknologia baitzen.

“Hartzidura klasikoa” ontzi irikietan egiten da eta haltzairu herdoilgaitzez eginak izan ohi dira, baina aluminio, hormigoi eta egurrezkoak ere erabili izan dira garai batean. Argazkietan ontzi irekiak ikusgai:

Behin legamia gehituta, lehenengo honen ugalketa ematen da (legami kopurua handituz), garagardoan dauden osagai eta oxigenoaz balitatuz. Oxigenoa agortu denean, hartzidura bera ematen da, garagardoan dagoen azukrea gutxinaka alkohol eta CO2-an bilakatuz. Prozesu honek beroa sortzen du, eta hartzidura tenperatura berean eman dadin, ontziak nolabait hoztu behar dira.

Hozketa hau ontziek duten atorra hotz emaile baten bitartez ematen da (ura izanik likido hoztailea), baina garai batean hartzidura gela osoa ere hozten zuten tenperatura kontrolatzeko.

Ontzi mota hauek gero eta gutxiago erabiltzen dira , gaurkoan komentatuko ez ditugun desabantaila batzuk direla eta.

Behin hartzidura bukatzen denean, garagardoa heltze ontzi horizontaletara pasa ohi da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude