GARAGARDO LANTEGIAK: The Foundry (Canterbury, Ingalaterra)

Duela bi aste Ingalaterrako Canterbury herria bisitatzeko aukera izan nuen eta google erabiliz ea bertan artisau garagardo ekoizlerik zegoen begiratu nuen. Zorionekoa nintzen, herri erdian brewpub bat zegoen: The Foundry.

IMG_2928

 

IMG_2930

The Foundry 2011. urtean ireki zen brewpub bat da eta Canterbury Brewers izeneko garagardoak saltzen dituzte, azaleko zein oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoak. Brewpub (taberna, jatetxe eta garagardo lantegia batera) honetan 50 eserleku daude barruan eta terrazatxo bat kanpoan. Bi dira ( Jon Mills eta Tom Sharkey) garagardo ekoizpenaz arduratzen diren garagardogileak.

Bertako dekorazioa asko gustatu zitzaidan, garagardoaren kultura, ekoizpen prozesua laburtzen dituen eskemak eta lupulu landarea tabernaren puntu desberdinetan ikusi daiteke (zerbitzarien buruetan eta guzti!!!).

IMG_2933IMG_2942

Makinaria eta teknika ingelesa erabiliz ekoizten dituzte beraien garagardoak.

Ekoizpen prozesua hitz gutxitan

Malta ehotua eta ura nahasten dute 80 minutuz beratuz. Ondoren iragazpena egiten dute muztioa lortuz eta garalotza inguruko txerri batzuek elikatzeko erabiltzen dute. Muztioa 3 orduz egosten dute, lupuluak gehituz. Egosketa ostean muztioa hozten dute xaflazko-bero trukatzailearekin eta hartzidura ontzira pasatzen dute legamia gehituz. Hartzidura 7-14 egunez zehar egiten dutela diote, egonkortze/heltzea botila, cask edo heltze ontzietan eginez.

IMG_2939         IMG_2935   

 Garagardoak

– Torpedo (Anber Ale) – Man´s Gold (Golden Ale)   – Light Porter (Porter)

– Wheat (Garizkoa)     – Haka (South pacific Pale Ale)   – Brown Ale

– Foundry Black         – Red Rye                                     – Helles

IMG_2938

Janari eskaintza ez da asko aldentzen ingalaterrako Pub tipikoek eskaintzen dutenetik.

Ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude