GARAGARDOA EKOIZTEN: Botilaratzea

Garagardoa botilaratzeko garaian modu desberdinak erabiltzen dituzte garagardo enpresek. Hurrengoak dira ohikoenak:

1.- Zabalduen dagoena prozesaturiko garagardo komertzialena da. Hauek tenperatura hotzetan heltze prozesu bat jasan ondoren iragazi eta pasteurizatu egiten dira, ez legami eta ezta bestelako mikroorganismo bizirik garagardoan utziz. Botilatu aurretik bilatzen den CO2 kopurua lortzeko gas artifizial hau gehitu eta botilatzen dute.

2.- Beste garagardo enpresa komertzial batzuek esterilizazio hau pasteurizaziorik gabe baina esterilizazio iragazpen bat eginez lortzen dute. Hau da, iragazpenak egonkortzen du garagardoa. Enpresa batzuek antioxidatzailea gehitzen dute garagardo botiletan hau azkar “zahartu” edo “oxidatu” ez dadin.

3.- Artisau garagardo enpresa batzuek (gutxiengoak), aurreko prozesu antzekoa daramate baina iragazpen eta pasteurizaziriok gabekoa. Hau da, garagardoa heltze ontzietan tenperatura hotzetan denbora batez mantentzen dute (besteak beste garagardo gardenago bat lortuz), eta ondoren zuzenean botilaratzen dute. Botilaratze modu honekin, produktua ahalik eta azkarren edatea gomendatzen da (% 7 alkohol bolumena baino gutxiagoko garagardoetan), botilatzen den unetik zahartzen hasten baita eta botilan hartzidurarik jasan ez duenez, bertako oxigeno kopuruak nahiko handiak izan daitezke eta. Tenperatura bajuetan gordetzea ere ezinbestekoa da produktua ongi mantentzeko. Lehenengo 1-3 hilabeteetan edan behar dira garagardo hauek.

4.- Botilan hartzidura egitea izaten da artisau garagardo ekoizle gehienek erabiltzen duten modua (modu honetan aurrekoan baina oxigeno gutxiago izaten du garagardoak) :

4.1 Modu errezena eta gure artean gehien zabaldua dagoena garagardoak botilan bigarren hartzidura bat egitea da, hartzidura nagusitik geratzen den legamia erabiliz eta azukrea gehituz.

4.2 Aurrekoaren bariante bat, garagardoa botilaratu aurretik legami “zaharra” iragazpen baten bidez kentzea eta ondoren legami “berria” gehitzea da.

5. Bukatzeko, Brewdog-ek botilaratzeko erabiltzen duen modua aurkeztuko dugu. Hauek heltze prozesuaren bigarren astean lupulua gehitzen dute (Dry hopping) eta astebete mantentzen dute garagardoa 0ºC-tan. Ondoren iragazpen “partzial” edo suabe bat egiten dute, garagardoa iragazten dute baina ez garagardo enpresa komertzial handiek bezain zorrotz. Brewdog-en kasuan 5-6 mikron arteko iragazpena. Modu honetan garagardo gardenago bat lortzen dute baina ez guztiz gardena. Iragazi ondoren, botilatu aurretik garagardoa ontzi batzuetan edukitzen dute, non nahi duten CO2 kopurua lortzeko falta zaien gasa (CO2) artifizialki gehitzen dioten.

Brewdog-ek hasiera batean erabiltzen zuen iragazpen makina (argazkia duela 3 urte ateratakoa da).

 

 

Argazkia: www.brewdog.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude