GARAGARDOA EKOIZTEN

Garagardoaren ekoizpen prozesua garagardo enpresa bakoitzaren baitan dago, enpresa batetik bestera desberdintasun batzuk izanik. Hala ere, nahiz eta desberdintasunak egon, garagardotegi guztietan eskema antzekoa jarraitzen da.

Hurrengo lerroetan 2 garagardo ekoizpen prozesu aurkezten dira, garagardo naturala ekoizteko jarraitzen dena eta garagardo industrialak ekoizteko jarraitzen dena. Argazkian ikusi daitekeen bezala, hartzidura eta heltze prozesurarte, bietan etapa berdinak jarraitzen dira, hemendik aurrera ordea, garagardo naturalaren kasuan, botilatzea edo upelatzea bakarrik ematen da (B ibilbidea).

Garagardo industrialaren kasuan, garagardoa iragazi egiten da, CO2-a gehitzen zaio eta botilatu ondoren pasteurizatu egiten da (A ibilbidea).

Prozesuan hortaz, hurrengo pausoak jarraitzen dira:0.- EHOKETA:Malta txiki- txiki egiten da errota baten laguntzaz.

1.- BERATZEA: Malta urarekin nahasten da. Maltak duen almidoia disolbatu eta hidrolizatu ahal izateko, hau da, azukrea uretan disolbatu eta legamiak erabil ditzakeen molekuletan banatzeko, tenperatura jakin batzuetan mantentzen da nahasketa (50 ºC, 60 ºC eta 70 ºC inguru, garagardo mota eta maltaren arabera).

2.- IRAGAZPENA: Maltaren azala eta zati solidoak banantzen dira, muztioa lortuz.

3.- EGOSKETA: Muztioa 100 ºC inguru mantentzen da 60-100 minutu inguru (enpresa eta garagardoaren arabera). Lupulua ere momento honetan gehitzen da.

4.- TRUB-AREN BANANTZEA: Garagardoa ontzi batean tangentzialki sartzen da eta indar zentrifugoa eta grabitatearen indarrari esker muztioan dauden zati solido txikiak (proteina koagulatuak…) ontziaren behekaldean biltzen dira. Muztio gardenagoa lortzen da horrela.

5.- HOZKETA: Muztioa 100 ºC-tatik 10ºC ingururarte hozten da hartzidura eman dadin.

6 eta 7.- HARTZIDURA ETA HELTZEA: Argazkian ikusten den bezala bi aukera daude hartzidura eta heltzea eman daitezen: Ontzi bakarrean (Hartzidura eta heltzea ontzi zilindrokoniko bakarrean ematen da eta bi ontzitan (hartzidura ontzi batean eta heltzea beste batean ematen da). Hartziduran, legamia muztiora gehitzen da behin hau aireatu denean eta azukreak alkohol eta CO2-an bihurtzen ditu, beste azpiproduktu batzuk sortuz ere.

A Ibilbidea (Garagardo industriala) B Ibilbidea (Garagardo naturala)

8.- IRAGAZPENA                          8.- BOTILATZE ETA UPELATZEA

9.- CO2 GEHIKETA

10.- GORDEKETA

11.- BOTILATZE ETA UPELATZEA

12.- PASTEURIZAZIOA: Produktua egonkortzeko ematen den tratamentu termikoa.

Hurrengo ataletan, prozesuko etapa bakoitzaren nondik norakoetan gehiago sakonduko da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude