Bidassoa Basque Brewery

Joan den astean Irunen kokatua dagoen Bidassoa Basque Brewery artisau garagardo fabrika berria bisitatzeko aukera izan genuen.

bidassoa

Proiektuaren lehen urratsak EEBB-tan eman zituen Bidassoa-k. Karlos-ek (mikrobiologoa) Columbia Unibertsitatean lan egiten zuen irakasle bezala eta horretaz gain, etxean garagardoa egiten aritzen zen. Capitan Lawrence Brewery enpresarekin kolaborazio bat adostu zuen, non Karlos-ek legamiaren kudeaketaren inguruan irakatsiko zien, honek hauengandik beraien ekoizpenaren inguruko jakintza jasotzen zuelarik. Duela pare bat urte Karlos bere bi laguenekin jarri zen harremanetan proiektua martxan jartzeko, Iñigo eta Jon. 2014. urteko abuztua-irailan kaleratu zituzten lehenengo garagardoak komertzialki.

Makinaria

1000 litro/ekoizpeneko ahalmena duen Slowbeer makinaria batekin egiten dute lan. Beratze/egoste ontzia, iragazpen kupela eta Whirlpool-a duena. Sei hartzidura ontzi zilindrokoniko dituzte, hauetako hiru 1000l-koak eta beste hiruak 2000l-koak.

IMG_1739

IMG_1740Garagardoa kupeletan zein botiletan saltzen dute, bigarren hartzidura bat botilan edo kupelean eman gabe ekoizten dutelarik, hau da, hartzidura bukaera aldean naturalki sortzen den CO2-a garagardoan bertan gelditzen da tenperatura eta presioa (isobarikoa) hartzidura ontzian kontrolatuz.

Produktuak:

 Kasper: Lupulu amerikarrak dituen “Kolsch” garagardoa.

 Mugalari:  Pale Ale ingeles estiloko garagardoa.

 Boise: Amerikar IPA estiloko garagardo bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude