GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Redchurch Brewery (Londres, Ingalaterra)

Duela hilabete batzuk pasa dire iada Redchurch Brewery fabrika bisitatu nuenetik baina orain arte ez dut blogean honen inguruan ezer idatzi. Gaur gogoratu naiz egin nuen bisita honetaz eta hementxe dakarkizuet.

2011. urteko Irailan kaleratu zuten lehenengo garagardoa komertzialki Redchurch Brewery-koek, % 5,5 eko Bethnal Pale Ale-a. Markaren izena enpresaren buru diren Gary Ward eta Tracey Cleland-en  bizitoki izandako kale bati zor diote. Kale hortako Marson and Taylor tabernan, 2011. urteko abuztuan eman zuten ezagutzera marka lehen aldiz “etxean eginiko probazko garagardo” batekin.

Kokalekua: 275-276 poyser street, Londres

1000 litro inguru ekoizteko gaitasuna duen makinaria ingeles batekin egiten dute lan. Beheko argazkian muztioa ekoizteko erabiltzen dituzten ontziak dituzue.

IMG_2859     redchurch-w200

Hurrengo argazkietan ikusi daitekeen bezala, 5 hartzidura ontzi ireki erabiltzen dituzte hartzidura egiteko.

IMG_2861           IMG_2858

Iragazpen eta pasterizaiorik jasan ez duten 6 garagardo mota desberdin ekoizten dituzte:

IMG_0648

Blogeko hozkailuan dexentetan izan ditugu Redchurch brewery-ren garagardo desberdinak.

Lantegian bertan ere noizbehinka ordu batzuetan zehar irekitzen duten taberna/barra bat dute.