BERRIAK: Zerb garagardoa kaña ematen dabil iada!

Hiru aste dira iada ZERB garagardoa kalean dela eta hurrengo lerroetan garagardoa zein proiektua gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Arrasate (3) eta Gasteizko (1) lau gazte daude proiektu honen atzean. Unai 10 urtez egon zen Bartzelonan bizitzen eta Katalunian bertan ekoizten ziren garagardoak zeudela ikusi zuen. Bertako batzuk ea Euskal Herrian zein garagardo ekoizten zen galdetzen zioten batzutan, eta nahiz eta hemen kultura, jaiak, eta janaria bezalako gauzak asko zaindu, bertako garagardorik ez genuela konturatu zen. 2008. urtean  8 hilabete pasa zituen baita Alemanian dagoen Düsseldorf hirian eta garagardo munduarekiko interesa eta jakintza handitu zuen.

Gauzak horrela, 2012. urtean “extraktua” erabiliz eginiko garagardoa egiten hasi zen etxean jolas moduan, eta geroxeago malta aleak erabiliz garagardoa egiteko kurtso bat egin zuen Madrilen (Cervezas LEST-ekoekin).

Hemendik aurrera hasi ziren iada lau lagunak elkarlanean “zerbait sortzeko zuten griña” aurrera eraman nahian: Zerb garagardoa.

Logo ZerB Proiektu honek gauza bat zuen argi, zein garagardo mota ekoiztuko zuten  erabakiko zutenak ez ziren beraiek izango, hitza kontsumitzaileei eman nahi zieten eta horretarako galdeketa bat prestatu zuten. Galdeketa hau (garagardoaren ezaugarri desberdinen inguruan… ) Euskal Herriko hiriburu eta taberna desberdinetako 200 pertsonei egin zieten pertsonalki, eta honetaz gain, mundu osoan zehar dauden Euskal Etxe desberdinei ere.ZB tantaka

Emaitzek Kölsch estiloko garagardo horixka bat zela egokiena zioten.

Behin hau garbi zutela,  errezeta prestatu zuten eta Gasteizen kokatua dagoen VG Noster fabrikan hasi dute ekoizpena.

Lehenengo fasean daudela oraindik dio Unaiek, baina estilo berriak ere hemendik gutxira kaleratuko dituzte, betiere, Euskal Herriko kultura eta janaria oinarri harturik (besteak beste).

Euskal Herritik kanpo kontsumitzeko aukera ere egongo da, baina horren inguruko informazioa aurrerago emango dizuegu.

Eskerrik asko zuen denboragatik ZERB garagardoa taldeari!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude