Mala Gissona

Mala Gissona artisau garagardo fabrika berria bisitatu genuen duela bi aste eta bertako Manu-ren eskutik proiektu honen nondik-norakoak gertuagotik ezagutu ere.

Mala Gissona Oiartzunen (Gipuzkoa) kokatua dago eta 2015eko Martxoan hasi da artisau garagardoa komertzialki saltzen. Iban Zabala eta Manu Murillo dira proiektua martxan jarri dutenak. favicon

Iban eta Manu nerabezaroaz geroztik elkar ezagutzen duten bi lagun dira, printzio amankomunak dituzte gastronomia, bertako produktu natural eta ekoizpenen inguruan eta horregatik hasi dira elkarrekin Mala Gissona proiektua aurrera eramateko lanean.

Honek artisau garagardo munduan ikertzen asteko aukera eman zien eta Europan zehar mikrogaragardotegi, brewpub, taberna eta makinaria ekoizle desberdinak bisitatu dituzte. Hauetako batzuetan baita elkarlanean ikasi eta lan egiteko aukera izan zuten.

Mala Gissona izena 1412. urte inguruko hiztegi euskera-islandiera batetik ateratako esaldi batean du jatorria:

 “For Ju Mala Gissona” (Zu gizon gaiztoa zara)

Garai hartan euskal bale arrantzale ugari ibiltzen omen zen Islandian eta euskal arrantzale hauen eta bertako jendearen arteko hartu emanaren ondorioz hizkuntza amankomun bat (“pidgin” bat) sortzea ekarri zuen.

Spadoni makinaria italiar batekin lan egiten dute, 650 l/aldiko ekoizteko ahalmena duena. Beratzea eta iragazpena ontzi berean egiten ditu (lehenengo argazkiko eskubiko kupela) eta ondoren egosketa ontzi bat du, whirlpool lanak ere egiten dituena. Hartzidura ontzi zilindrokonikoak dituzte. Botilan bigarren hartzidura egiten dute.

IMG_2515IMG_2518

 

 

 

 

 

Mala Gissona garagardoak non eskaintzen dituzten jakiteko Localbier.com artisau garagardo bilatzailea erabili dezakezue, bertan agertzen dira beraien salmenta puntuak.

Erregularki  eskaintzen dituzten garagardoak:

NAO – % 4,8 alkohol kopuru duen Pale Ale garagardoa. Fruitu usainak nabari dira eta malta zein belar ikutuak ditu. Gorputz arina.

HÖFN- Porter – %  5,1 alkohol kopurua du. Txokolate eta malta txigortu oso atseginak ditu. Oso erraz edaten da. Gorputz ertaina eta mikatztasun apur bat nabari da bukaeran.

Apatxe – % 5 alkohol kopurua duen Amerikar Pale Ale garagardoa. Zitriko zein fruta tropikal usainak nabarmentzen dira.

SHACKELTOWN – 6,5% alkohol bolumenean duen India Pale Ale garagardoa. Fruitu usainak nabarmentzen dira espezia ukitu batetaz gain.

IMG_2522Bisitan izan ginen egunean Apatxe, Höfn eta Shackeltown garagardoak edateko aukera izan genuen eta hirurak zoragarriak zeuden. IPA pertsonalki asko gustatu zitzaidan, eta porter-a ere oso ondo ekoiztua dago, estiloa oso ondo ulertuz, edateko porter erraza, orekatua eta txokolate eta malta txigortu tipiko eta oso atsegin horiek nabarmenduz.

Garagardo aldakorrak:

Garaiko garagardoak zein “One shot” serieko garagardoak ekoiztuko dituzte urtean zehar:

Garaiko garagardoak: Urtaroaren arabera aldatzen joango diren garagardoak dira, urtaro bakoitzean bereizgarri diren lehengaiak erabiliz ekoiztuak izango direlarik.

One Shot: Ekoizpen bereziak izango dira, beraien kabuz edo beste artisau garagardo ekoizle batzuekin elkarlanean egindako garagardoak. Ekoiztutako lehenengoa % 5 alkohol bolumenean duen Folk Golden Ale garagardoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude