GARAGARDOA EKOIZTEN: Heltzea

Heltze prozesua behin hartzidura eman ondoren hasten da, eta honetan baina askoz ere aktibitate gutxiagoa ematen da, non konplexuagoak diren karbohidratoen hartzidura osatzen den, beste erreakzio biokimiko batzuez gain. Helburua, “garagardo berde edo gazte” bezela ezagutzen denaren ezaugarri organoleptikoen hobekuntza bat ematea da, azetaldehido, diazetilo eta azido sulfidriko kantitatea murriztuz, besteak beste.
Eman den hartzidura motaren arabera, hau da, azalekoa edo oinekoa den, heltze prozesuak denbora gehiago edo gutxiago iraungo du hurrenez urren, eta baita nolabaiteko garagardoaren manipulazio desberdina. Hartzidura motaren arabera ere, heltze prozesuak helburu desberdinak izango ditu, beste egun batean sakonago azalduko den bezala.
Teknologiaren arabera ere desberdina izango da heltze prozesua. Ontzi zilindrokonikoen kasuan, heltze prozesua hartzidura eman den ontzi berean izango da, baina hartzidura ontzi irikietan eman bada, heltze prozesua beste ontzi batzuetan emango da, behin hartzidura bukatuta garagardoa ontziz aldatuz.