Laugar Brewery

Gabonetan Bizkaiako Gordexola herrian kokatua dagoen Laugar Brewery artisau garagardo ekoizlea bisitatzeko aukera izan nuen nire anaia Enekorekin batera.laugar

Laugar proiektuak 2011. urtean eman zituen lehen hurratsak, nahiz eta aurretik iada ideiari bueltak ematen hasiak zeuden. Hasiera batean “hobby” moduan garagardoa ekoiztu, edan  eta lagunartean ongi pasatzeko biltzen ziren. Ondoren, proiektua gutxinaka forma hartzen joan eta 2014ko Maiatzean ofizialki Laugar proiektua aurkeztu eta beraien lehen garagardoa, Laugar EPA! (Pale Ale) kaleratu zuten. Bost pertsonek osatzen dute Laugar proiektua.

Makinaria eta prozesua

Alemaniar estiloko obradore bat dute, 1500 litro/aldiko ekoizteko ahalmena duena eta beratze/egoste ontzi bat, iragazpen kupela, eta whirlpool batetaz osatua dagoena. Xafla bidezko elkartrukatze hozkailua erabiltzen dute muztioa hozteko eta behin hau oxigenatzean 3000 l.-tako hartzidura ontzi zilindrokonikoetan egiten dute hartzidura (legamia gehituta).

laugarobrador

Hartzidura ontzi zilindrokoniko itxietan egiten dute isobarikoki eta ondoren ontzi horizontaletan egiten dute heltze prozesua. Ez dute bigarren hartzidurarik botilan egiten, eta botilaratzea ere isobarikoki (presio berdinean) egiten dute.

hartziduraontziak

heltzeontziak

 

 

 

 

Nahiz eta makinaria mota hau garestiagoa izan, produktuan konsistentzia bat mantentzearren eta epe luzera kalitateko garagardoa ekoiztearren aukeratu dute ekoizteko modu hau.

Produktuak

Urte osoan ekoizten dituzten garagardoak:

Kiskale: % 7,5 alkohol bolumenean duen Brown Ale estiloko garagardoa. Gozotasun puntu bat du eta bukaeran kakao pixka bat nabari daiteke.

Euskal Pale Ale (EPA!): % 5,4 alkohol bolumenean duen Amerikar Pale Ale bat da. Fruitu usainak, mikatza, lehorra.

1404291172_epaweb

Garaiko garagardoak:

Hopzale : % 9,2 alkohol bolumenean duten Inperial IPA garagardoa. Oso mikatza, fruitu, lore, belar etab. bezalako usain oso atsegin asko nabari dira.

Patxi Hopman: % 6,8 bolumenean duen Amerikar IPA estiloko garagaro mikatz eta usaintsua.

Fibonatxi: % 6 alkohol bolumenean duen Saison estiloko garagardoa.

Aupa Tovarisch: %11,3 bolumenean duen Russian Imperial Stout estiloko garagardo beltza. Kafe, txokolate etab. bezalako usain eta zapore oso atseginak ditu.

aupatovarischEtorkizuneko planak..

Nahiz eta etorkizunera begira ideia eta proiektu ugari eduki buruan, bi garagardo aurkeztuko dituztela laster aurreratu dute: Zekalea duen Barley wine bat eta Half IPA estiloko bat.

 

Eskuminak Laugar talde osoari Garagardo Ahotsa blogetik!!! Mila esker zuen harretagatik!!!

Aupa Tovarisch! Aupa Laugar!