GORPUTZA

Garagardo baten gorputza, hau ahoan sartzean sortzen digun “loditasun” sentsazioa da, hau da, zein “arin” edo “dentsoa” nabaritzen dugun garagardoa.

Gorputza sailkatzeko 3 hitz erabili ohi dira: Arina, ertaina eta betea.

Esnea hartuko dugu adibide bezala. Esne gaingabetua ahoan sartu eta bertan denboratxo bat mantendu. Zein “dentsitate” sentsazio dakarkizuen pentsatu. Ondoren gauza bera egin esne erdigaingabetu eta esne osoarekin.

Kasu honetan, esne erdigaingabetuak gorputz arina, esne erdigaingabetuak gorputz ertaina eta esne osoak gorputz betea edukiko lituzkete.

 

Erantzun bat “GORPUTZA” bidalketan

  1. eup igor!

    Oker ez baneok akatstxo bat daukek azalpenaren amaieran esnekin adibidea eitten dekenen. Erdigaingabetu daukek ipinita 2tan baten gaingabetu izan behar dunen. Edo hori uste diat behintzat.

Iruzkinak itxiak daude.