Trub-aren banantzea / Whirlpool

Behin muztioa egosi eta lupulua gehitu ondoren, egosketa honetan sortu den trub-a (proteinez, polifenolez, lipidoz etab. osaturiko zati txiki solidoak) banandu behar da, ahalik eta gardenena den muztio bat lortzeko asmoz.

Trub hau muztioaren egosketan sortzen da eta % 50-a proteinaz eta % 30-a polifenolez osatua dago, beste osagai batzuk ere izanik. Trub hau banantzeak muztioaren eta ondorengo garagardoarengan onurak ekarriko ditu.

Teknologia desberdinak daude trub hau banantzeko:
– Dekantazio naturala
– Zentrifugazioa
– Iragazpena
– Whirlpool bezala ezagutzen den makina

Whirlpool ontzia barnekaldetik.Erdikaldean muztio sarrera ikus daiteke.

Azkeneko hau da gehien hedatua dagoen teknologia. Ontzi itxi bat da, non muztioa tangentzialki sartzen den, eta sortzen diren indar zentrifugo eta zentripetoa dela eta, eta partikula hauen dentsitate txikiagoarengatik, ontziaren behekaldean eta erdialdean gelditzen da Trub-a.