Amerikar Ale Gorriak

Amerikar Ale garagardo gorria , Amerikar Anber garagardoa bezala ere ezagutzen dena, Ingalaterrako Bitter eta Pale Ale-etan du jatorria. EEBB-tako garagardo ekoizleak garagardo mota hauek egiten hasi ziren baina bertako lehengaiak (lupulua batipat…) erabiliz.

Amerikar Pale Ale garagardoetan bezala, amerikar lupulu usaintsuak erabiltzen dira, baina Amerikar Ale garagardo gorrietan  lupulu usain, flabore eta garratztasun pertzeptzioa ertaina da, lehenengoetan ertain-altua izanik.

rogue

Horretaz gain, Amerikar Ale garagardo gorrietan malta kutsua (ertaina-altua) zein karameluarena APA-etan baina handiagoa da, gorputz gehiago izanik (bukaerako dentsitateak ere eragina du).

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea: 12 -14,5  ºP ( Bukaerakoa 3 – 4,5 ºP)

MaltaPale Ale malta erabili ohi da oinarrizko malta bezala eta Crystal malta % 10-15-eko kantitatean. Munich eta Vienna bezalako maltak ere gehitzen dituzte ekoizle askok.

Kolorea: 22-36 EBC arteko kolorea izan dezake.

Alkohol edukia: % 4,5 -6 bolumenean.

Lupulua: 30 -40 IBU , lupulu amerikarrak erabiliz egosketa bukaeran, eta askotan baita Dry Hopping bezala.

Garagardo mota hauek oso ondo doaz janari pikanteekin, hanburgesekin, eta Indiar janariarekin besteak beste, janari mota honen espezia eta belar usainak primeran baitoaz amerikar lupuluen usainekin.

Rogue Ales-en American Amber Ale, Bristol Beer Factory-ren West Coast Red eta Marble Brewery-ren Amber Ale dira estilo honen adibide batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude