MALTA MOTAK: Gari malta

Gari malta garia (Triticum aestivus) malteatuz lortzen den lehengaia da. Garagardo ekoizle askok erabiltzen dute garagardo estilo desberdinetan malta kargaren ehuneko txiki bat gehituz edo ehuneko handiago bat gehituz garizko garagardoak egiteko.

Garagarra ez bezala, garia azalik gabeko zereal bat da, ekoizpen prozesuko iragazpena zaildu dezakeelarik ezaugarri honek. Honetaz gain, gariak duen betaglukano kopuruak ere iragazpena zaildu dezake.

Kolorea: 2-4 EBC

Erabilera: Lehen esan bezala, garizko garagardo alemaniarrak egiteko kargaren ehuneko handi bat erabiliz eta ehuneko txikiagoan IPA, Pale Ale, Brown Ale etab. bezalako garagardo estiloetan erabiltzen da.

Ehunekoa: % 60 arte gehienez.

Ezaugarriak: Aparraren sortzean eta egonkortzean laguntzen du, proteinengatik turbietate natural bat ere sortzen du garagardoan eta ehuneko txikian erabilita zaporeak leuntzeko balio du.