GARAGARDOA EKOIZTEN: Hartzidura (Ontzi zilindrokonikoetan)

“Garagardoa ekoizten”-eko aurreko atal batetan hartzidura emateko bi teknologia desberdin bereizi ditzakegula esan zen (modu orokorrean eta Lambic garagardoak egiteko erabiltzen den hartzidura mota alde batera utzita): Ontzi irekietan eta ontzi zilindrokonikoetan.
Gaurkoan, bigarrenari buruz arituko gara.

Garagardogintza sektorean hartzidura emateko gehien zabaldua dagoen teknologia da ontzi zilindrikoena, eta honetaz gain, iada teknologi egokiena dela onartua dago unibertsalki. Nathanen diseinu baten garapen zuzena da ontzi zilindrokonikoaren diseinua.

Ontzi mota hauek normalean altzairu erdoilgaitza eta karbonoaz estalitako altzairuzkoak dira.

Hartzidura prozesuan beroa sortzen denez, zona desberdinez osaturiko hozketa sistema bat izaten dute:

     Ontzi zilindrokonikoak

– Zati konikoan: Hozketa sistema bat derrigorrezkoa da tenperatura erregulatu ahal izateko.

– Zati zilindrikoan: Bat, bi, hiru edo zona gehiagoz osaturiko hozketa sistema.

Propilengikola kontzetrazio jakin batetan izan ohi da erabiltzen den errefrigerantea.

Teknologia mota honen abantaila batzuk ontzi irekiekin alderatuz hurrengoak lirateke:

 – Legamiaberrerabili ahal izateko bilketaren erraztea.
 – Lan operazioenflexibilitate eta bizkortasun handiagoa.
 – Garagardo galeragutxiago eta oxigeno disolbaketa txikiagoa.
 – Garbiketaerrazten da eta CIP bidezko garbiketa ahalbidetzen du.
 – Tenperaturarenerregulazio eta automatizazio on bat egiteko aukera.
 – etab.
Azken finean, teknologia mota honekin lan kostuak gutxitu eta garagardoaren kalitatea bermatzen da.

2 erantzun “GARAGARDOA EKOIZTEN: Hartzidura (Ontzi zilindrokonikoetan)” bidalketan

  1. Bikaina artikulua.
    Garagardogile txikiek edo artesanalek ez doguz halakoak horrenbeste erabiltzen, oso garestiak direzelako. Berez erosoak dira eta garagardoa garbiago ataraten laguntzen dabe. Halan da be garardaua upeletan bi aste eskaz pasa behar dabenean ez da horrenbeste nabaritzen bestelako upelengaitik.
    Eskertzekoa garagardoaren inguruko euskerazko txokoa aurkitzea. Egunerokoan fabrikan lagungarria zaigu hiztegia hobetzeko.
    Jon
    Etxeandia Garardauak – URDULIZ

  2. Epa Jon! Mila esker eta pozten naiz bloga lagungarri izatea :-) Asko eskertzen da edozein gairen inguruan egiterik duzun ekarpen oro! Ea egunen batean bizkaia aldetik pasatzen naizen… oraintxe ez nago han inguruan baina ea egun batzuk libre ditudanean bisitatxo bat egiteko aprobetxatzen dudan 😉 Ondo izan!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude