IPA (Indian Pale Ale)

IPA garagardo estiloa nahiko modan jarri da gure artean azken denboraldian, nahiz eta ingalaterran iada 1840. urte inguru ezkeroztik ekoizten hasia ziren.

Ingalaterran ekoizten zen Pale Ale garagardo estiloan du jatorria IPA garagardoak, kolonietan zeuden Ingalaterrako soldadu eta funtzionarioak garagardoz hornitzeko ekoiztua. Egurrezko barriketan eramaten zen Indiara (besteak beste) garagardoa itsasontzietan, 70-80 IBUko garratztasunekoa , “Dry Hopping” bezala ezagutzen den lupulu gehiketa erabiliz. Hau da, lupulua zuzenean barrikan zegoen garagardora gehituz, hau denbora luzeagoz kontserbatzen laguntzen duena.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea: 13 -18,2 ºP

Malta: Garagar malta oso argiak (Pale Malt) eta Crystal malt bezala ezagutzen direnak ditu.

Kolorea: 12 -28 EBC arteko kolorea izan dezake.

Alkohol edukia: % 5 – 8 bolumenean.

Lupulua: 40-70 IBU inguruko garraztasuna. Garratztasuna emateko lupuluez gain, “Dry Hopping”-a ere egiten da, lupulua heltze ontzian gehituz eta lupuluaren usain bereizgarriak emanez.

Heltze ontzietan ematen den ameriketako edo ingalaterrako lupulu usaintsuen  gehiketa (“Dry Hopping“) da garagardo hauen bereizgarrietako bat. Usain, flabore eta garratztasun ertain-altu eta altua duten garagardoak dira, lore, zitriko eta fruitudun izaerako lupulu motak erabiltzen direlarik.

Azptitalde desberdinak aurki ditzakegu, baina aurrerago ikusiko ditugu sakonago:

– Amerikar IPA

– Ingalaterrako IPA

– Imperial IPA

– etab.

Marka ezagun batzuk: Fuller’s IPA, Anchor Liberty Ale, Brewdog Punk IPA etab. luze bat!

Erantzun bat “IPA (Indian Pale Ale)” bidalketan

  1. Pingback: Jai alai indian pale ale garagardoa | Lupulu

Iruzkinak itxiak daude.