Etxeandia artisau garagardoa

Urte berri on guztioi! Urteko lehengo hitzak Bizkaian dagoen Etxeandia Garardauak enpresa aurkezteko erabiliko ditugu. Urduliz (Bizkaia) herrian dago kokatua eta Jon-ek orain dela bost urte buruan bueltaka zeukan ideia baten fruitua da. Txakolina eta sagardoa egiten zuen aitarekin eta horrela sortu zitzaion edarien munduarekiko interesa.

2009. urtean hasi zen proiektu honetan lanean eta 2011. urteko Otsailean eman zion hasiera ofizialki.

Ekoiztutako garagardo bakoitzak inguruko izaki mitologiko baten izena darama, garagardoaren ezaugarriekin nolabaiteko lotura izanik. Lehen ekoiztu zuen garagardoak “Antsoneko” izena zuen, azaleko hartziduraz ekoiztua eta Munich malta erabiliz.

Beranduago, garagardo mota desberdin gehiago ere egin ditu.

Jon lanea

Ura, malta, lupulua, legamia eta azukrea erabiliz ekoizten ditu garagardoak , Libe garagardoaren kasuan basarana ere erabiliz. Azukrea botilan gehituz eta bigarren hartzidurari esker, garagardoak usain konplexuagoak edukitzea lortzen da, garagardoak beranduago zahartzea ere lortuz. 1800 l garagardo/hilabetean ekoizten ditu.

Jarraitzen den ekoizpen prozesua hitz gutxitan:

Malta urarekin nahastu eta beratu ondoren muztioa egosten du, lupulua hiru momentu desberdinetan gehituz. Behin muztioa egosten bukatzen duenean, hau hoztu egiten du hartzidura egingo duen legamia gehitzerakoan tenperatura egokia izan dezan. Astebete inguru irauten du hartzidurak, ondoren 10 egun tenperatura hotzagoetan heltzen delarik. Bi astez gutxienez edukitzen du garagardoa botiletan egonkortzen.

Produktuak:

Antsonekoa, munich malta estiloa erabiliz ekoiztua.

Mattin pirata,urre-hori kolorekoa eta % 7-8 alkohol bol.

Mari, urre ori suabea eta oso lupulatua.

Lauaxeta garagardo beltza.

Libe, gorri kolorekoa, basaranekin.

Aurrerago ezagutuko ditugu sakonago Izaki mitologiko hauen ezaugarriak.

Eskerrik asko Jon zure laguntzagatik!

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude