Mala Gissona

Mala Gissona artisau garagardo fabrika berria bisitatu genuen duela bi aste eta bertako Manu-ren eskutik proiektu honen nondik-norakoak gertuagotik ezagutu ere.

Mala Gissona Oiartzunen (Gipuzkoa) kokatua dago eta 2015eko Martxoan hasi da artisau garagardoa komertzialki saltzen. Iban Zabala eta Manu Murillo dira proiektua martxan jarri dutenak. favicon

Iban eta Manu nerabezaroaz geroztik elkar ezagutzen duten bi lagun dira, printzio amankomunak dituzte gastronomia, bertako produktu natural eta ekoizpenen inguruan eta horregatik hasi dira elkarrekin Mala Gissona proiektua aurrera eramateko lanean.

Honek artisau garagardo munduan ikertzen asteko aukera eman zien eta Europan zehar mikrogaragardotegi, brewpub, taberna eta makinaria ekoizle desberdinak bisitatu dituzte. Hauetako batzuetan baita elkarlanean ikasi eta lan egiteko aukera izan zuten.

Mala Gissona izena 1412. urte inguruko hiztegi euskera-islandiera batetik ateratako esaldi batean du jatorria:

 “For Ju Mala Gissona” (Zu gizon gaiztoa zara)

Garai hartan euskal bale arrantzale ugari ibiltzen omen zen Islandian eta euskal arrantzale hauen eta bertako jendearen arteko hartu emanaren ondorioz hizkuntza amankomun bat (“pidgin” bat) sortzea ekarri zuen.

Spadoni makinaria italiar batekin lan egiten dute, 650 l/aldiko ekoizteko ahalmena duena. Beratzea eta iragazpena ontzi berean egiten ditu (lehenengo argazkiko eskubiko kupela) eta ondoren egosketa ontzi bat du, whirlpool lanak ere egiten dituena. Hartzidura ontzi zilindrokonikoak dituzte. Botilan bigarren hartzidura egiten dute.

IMG_2515IMG_2518

 

 

 

 

 

Mala Gissona garagardoak non eskaintzen dituzten jakiteko Localbier.com artisau garagardo bilatzailea erabili dezakezue, bertan agertzen dira beraien salmenta puntuak.

Erregularki  eskaintzen dituzten garagardoak:

NAO – % 4,8 alkohol kopuru duen Pale Ale garagardoa. Fruitu usainak nabari dira eta malta zein belar ikutuak ditu. Gorputz arina.

HÖFN- Porter – %  5,1 alkohol kopurua du. Txokolate eta malta txigortu oso atseginak ditu. Oso erraz edaten da. Gorputz ertaina eta mikatztasun apur bat nabari da bukaeran.

Apatxe – % 5 alkohol kopurua duen Amerikar Pale Ale garagardoa. Zitriko zein fruta tropikal usainak nabarmentzen dira.

SHACKELTOWN – 6,5% alkohol bolumenean duen India Pale Ale garagardoa. Fruitu usainak nabarmentzen dira espezia ukitu batetaz gain.

IMG_2522Bisitan izan ginen egunean Apatxe, Höfn eta Shackeltown garagardoak edateko aukera izan genuen eta hirurak zoragarriak zeuden. IPA pertsonalki asko gustatu zitzaidan, eta porter-a ere oso ondo ekoiztua dago, estiloa oso ondo ulertuz, edateko porter erraza, orekatua eta txokolate eta malta txigortu tipiko eta oso atsegin horiek nabarmenduz.

Garagardo aldakorrak:

Garaiko garagardoak zein “One shot” serieko garagardoak ekoiztuko dituzte urtean zehar:

Garaiko garagardoak: Urtaroaren arabera aldatzen joango diren garagardoak dira, urtaro bakoitzean bereizgarri diren lehengaiak erabiliz ekoiztuak izango direlarik.

One Shot: Ekoizpen bereziak izango dira, beraien kabuz edo beste artisau garagardo ekoizle batzuekin elkarlanean egindako garagardoak. Ekoiztutako lehenengoa % 5 alkohol bolumenean duen Folk Golden Ale garagardoa da.

Mikkeller eta Evil Twin

Mikkeller Danimarkako garagardo enpresa zuetako askok ezagutuko duzue zihurrenik. “Gipsy brewer” bezela ezagutzen den artisau garagardo ekoizle nomada bat da, hau da, fabrika propiorik ez duen eta fabrika desberdinetan ekoizteko ohitura duen ekoizlea.

Mundu mailako garagardo ekoizle nomada entzutetsuenetakoa dugu Mikkeller, 2006. urtean hasi zen ekoizle nomada bezala garagardoa saltzen. Lehengai oso desberdinak erabiltzen ohitua dago eta iaz 124 garagardo errezeta desberdin egin zituen.

Mikkeller-ek hurrengoa dio: ” Nik ez dut garagardoa egitea gustuko” “Niri errezetak berriak egitea eta beste batetara pasatzea gustatzen zait”.

Garagardogile nomada kopurua asko ari da handitzen azken urteotan baina bereziki garagardo ekoizle nomada batek kezkatzen omen du Mikkeller: Brooklyn-en dagoen Evil Twin ekoizleak.

Zergatik? Ondo moldatzen ez den anaia bixkia baitu Mikkeller-ek Evil Twin enpresaren jabea den Jeppe Jarnit Bjergso.

Evil Twin enpresa Mikkeller baina txikiagoa da baina aski ezaguna egin da baita artisau garagardo munduan. Jeppe Brooklyn iparraldean bizi da eta New York-en dagoen Torst tabernaren jabeetako bat da. New York Times-eko kazetari bati honakoa esan zion honek bere % 2,7 alkohol duen “Bikini Beer” garagardoa probatu eta honen zapore eta usainak goraipatu zituenean: ” Edangarritasuna da niretzat garrantzitsuena” “Nik ez dut Dark Lord garagardoa bezalakorik egingo, kuriosoa da probatzeko, baina edan ezin daitekeen garagardo bat da” – Dark Lord Three Lloyds ekoizlearen Stout bat da. “Ez dut nire anaiaren garagardoa mesprezatzen dudala bezala ageri nahi, baina bera ere Three Lloyds-en norantza berean doa. Beraiek egiten dutenarekin txundituta dago”.

New York Times-en hitzetan duela urtebete baina gehiago da elkarri hitzik egiten ez diotela. 

Gazte zirenetik ibili omen dira beti bi anaiak elkarrekin lehian, plater garbigailua ea nork lehenago ustu ikusi nahi ez bazuten, korrikan nork azkarrago egin ikusten zuten. Jeppek jaio aurretik hasi zitzaiola Mikkel molestatzen esaten du, jaiotzeko momentuan bera baitzegoen irteteko lehena kokatua baina Mikkel “ipurdiz behera” jarrita zegoenez, zesarea bat egin beharra izan zuten eta hau lehenengo atera. Elkarren arteko benetako arazoak pisu baten salmenta dela medio hasi omen ziren, Jeppe-ren esanetan ez zen diru kontua izan, baina Mikkel-ek jokatu zuen hoztasuna izan zen berari haserrea sortu ziona.

Hau zuekin elkarbanatzearen arrazoia, Mikkeller eta Evil Twin (bixki deabrua) ekoizleak anaia zirela jakitean harritu izana eta beraien artean ondo eraman ez izanak ere nire atentzioa deitu zuelako izan da.

Harrigarria iruditzen zait hain harrakastatsuak diren bi garagardo ekoizle anaia bixkiak izatea eta elkarrekin ondo ez ulertzea biek artisau garagardo mundua hainbeste miresten dutelarik. Jeppe-ren kasua gainera oso extremoa da bere enpresaren izenak anaiarekin duen arazoan du eta jatorria: EVIL TWIN (bixki deabrua).

Mikkel-i gai honi buruz hitz egitea ez zaio asko gustatzen, baina berak esan duen eta oso aproposa iruditzen zaidan esaldi batekin bukatuko dut bi anaien inguruko testu hau: “Bixkien arteko kontua zera da, zu zeu beste pertsona batengan ikusten duzu, eta batzutan gustuko ez duzun zerbait ikusten duzula”.

 

 

Argazkia: http://gubstreet.com   Egilea: Rasmus Malmstrøm; Corry Arnold

The Art Of Beer garagardo jaialdia Bilbon

The Art Of Beer garagardo jaialdia ospatuko da asteburu honetan Bilbon eta gure inguruko 11 artisau garagardo ekoizle desberdinek hartuko dute parte 15 garagardo estilo desberdin probatzeko aukera izango delarik.

Tokia: Ribera de Deusto 47, Garabia ZAWP (Bilbo)

Data eta ordutegia:  

Otsailak 27 , 19.00- 01:00

Otsailak 28 , 18.00- 01:00

Sarrera: 5 euro egun bat eta 8 euro bi egun (edalontzia eta lehenengo garagardoa barne)

cartelzwap

 

Hurrengo garagardo ekoizleek hartuko dute parte The Art Of Beer garagardo jaialdian:

Stone Brewing amerikar ekoizlea Europara dator

Stone Brewing amerikar artisau garagardo ekoizleak fabrika berri bat ireki behar du Berlinen (Alemania). Duela bost urte iada ezagutzera eman zuen Stone Brewing enpresak Europan ekoizpen puntu berri bat irekitzeko intentzioaren berri, baina proiektua ez da martxan jartzerik izan 9 herrialdeetako 100 lokaletatik gora ikusi eta gaur egungo kokalekua aurkitu duten arte.

RF_Stone_Berlin-38RF_Stone_Berlin-64RF_Stone_Berlin-36

Proiektua 2015 urte bukaerarako prest egotea da helburua eta goiko argazkietan ikusi daiteke zein izango den hemendik gutxira Stone Brewin-en Berlingo fabrika.

Greg Koch enpresa sortzailearen hitzetan, Berlin hiriburua aukeratu izanak 1996. urtean beraien San Diego-ko fabrikaren kokalekua aukeratzeko kontuan hartutako kriterio berberak biltzen ditu, bertako bizimodua atsegin dute eta jendeak bisitatzea gustuko duen toki izan behar zuen. Bertan denbora asko igaro behar dutenez, ezinbestekoa iruditzen omen zaio benetan gustuko hiri bat izatea.

Argazkiak: http://blog.stonebrewing.com/index.php/greg-koch-berlin-speech/