Mikkeller eta Evil Twin

Mikkeller Danimarkako garagardo enpresa zuetako askok ezagutuko duzue zihurrenik. “Gipsy brewer” bezela ezagutzen den artisau garagardo ekoizle nomada bat da, hau da, fabrika propiorik ez duen eta fabrika desberdinetan ekoizteko ohitura duen ekoizlea.

Mundu mailako garagardo ekoizle nomada entzutetsuenetakoa dugu Mikkeller, 2006. urtean hasi zen ekoizle nomada bezala garagardoa saltzen. Lehengai oso desberdinak erabiltzen ohitua dago eta iaz 124 garagardo errezeta desberdin egin zituen.

Mikkeller-ek hurrengoa dio: ” Nik ez dut garagardoa egitea gustuko” “Niri errezetak berriak egitea eta beste batetara pasatzea gustatzen zait”.

Garagardogile nomada kopurua asko ari da handitzen azken urteotan baina bereziki garagardo ekoizle nomada batek kezkatzen omen du Mikkeller: Brooklyn-en dagoen Evil Twin ekoizleak.

Zergatik? Ondo moldatzen ez den anaia bixkia baitu Mikkeller-ek Evil Twin enpresaren jabea den Jeppe Jarnit Bjergso.

Evil Twin enpresa Mikkeller baina txikiagoa da baina aski ezaguna egin da baita artisau garagardo munduan. Jeppe Brooklyn iparraldean bizi da eta New York-en dagoen Torst tabernaren jabeetako bat da. New York Times-eko kazetari bati honakoa esan zion honek bere % 2,7 alkohol duen “Bikini Beer” garagardoa probatu eta honen zapore eta usainak goraipatu zituenean: ” Edangarritasuna da niretzat garrantzitsuena” “Nik ez dut Dark Lord garagardoa bezalakorik egingo, kuriosoa da probatzeko, baina edan ezin daitekeen garagardo bat da” – Dark Lord Three Lloyds ekoizlearen Stout bat da. “Ez dut nire anaiaren garagardoa mesprezatzen dudala bezala ageri nahi, baina bera ere Three Lloyds-en norantza berean doa. Beraiek egiten dutenarekin txundituta dago”.

New York Times-en hitzetan duela urtebete baina gehiago da elkarri hitzik egiten ez diotela. 

Gazte zirenetik ibili omen dira beti bi anaiak elkarrekin lehian, plater garbigailua ea nork lehenago ustu ikusi nahi ez bazuten, korrikan nork azkarrago egin ikusten zuten. Jeppek jaio aurretik hasi zitzaiola Mikkel molestatzen esaten du, jaiotzeko momentuan bera baitzegoen irteteko lehena kokatua baina Mikkel “ipurdiz behera” jarrita zegoenez, zesarea bat egin beharra izan zuten eta hau lehenengo atera. Elkarren arteko benetako arazoak pisu baten salmenta dela medio hasi omen ziren, Jeppe-ren esanetan ez zen diru kontua izan, baina Mikkel-ek jokatu zuen hoztasuna izan zen berari haserrea sortu ziona.

Hau zuekin elkarbanatzearen arrazoia, Mikkeller eta Evil Twin (bixki deabrua) ekoizleak anaia zirela jakitean harritu izana eta beraien artean ondo eraman ez izanak ere nire atentzioa deitu zuelako izan da.

Harrigarria iruditzen zait hain harrakastatsuak diren bi garagardo ekoizle anaia bixkiak izatea eta elkarrekin ondo ez ulertzea biek artisau garagardo mundua hainbeste miresten dutelarik. Jeppe-ren kasua gainera oso extremoa da bere enpresaren izenak anaiarekin duen arazoan du eta jatorria: EVIL TWIN (bixki deabrua).

Mikkel-i gai honi buruz hitz egitea ez zaio asko gustatzen, baina berak esan duen eta oso aproposa iruditzen zaidan esaldi batekin bukatuko dut bi anaien inguruko testu hau: “Bixkien arteko kontua zera da, zu zeu beste pertsona batengan ikusten duzu, eta batzutan gustuko ez duzun zerbait ikusten duzula”.

 

 

Argazkia: http://gubstreet.com   Egilea: Rasmus Malmstrøm; Corry Arnold