MALTA MOTAK: Pale Ale malta

Pale Ale malta oinarrizko malta bat da baina talde honetako beste malta mota batzuk baina % nitrogeno kopuru txikiagoa du. Ezaugarri honek beratze prozesuko proteina deskantsua egin behar ez izatea baimentzen du baina ordezkoekin batera ekoizteko desegokia egiten du.

pale alemalt

 Ezaugarri nagusiak

Kolorea: 4-8 EBC bitarteko kolorea du (Pilsen eta Lager maltak baina ilunagoa).

Erabilera:Garagardo mota desberdinak egiteko egokia; stout, porter eta azaleko hartziduraz (ale) ekoizturiko garagardoak egiteko oso aproposa izanik.

Ehunekoa: Kargaren % 100 erabili daiteke.

Emaitzak: Anber argi koloreko garagardoak lortzen dira malta honekin, flabore handiko muztio gozoak lortuz.

GARAGARDO LANTEGIAK: Meantime Brewing Co. (Londres, Ingalaterra)

Meantime enpresa 1999. urtean sortu zuen Alastair Hook-ek beste lagun batzuekin Londresen hego-ekialdean dagoen Greenwich auzoko etxe txiki batetan.

2000. urteko apirilean kaleratu zen lehenengo botilaraturiko ekoizpena eta Ray Richardson izan zen etiketak diseinatu eta izena eman ziena (Union).

IMG_0765

Ordutik makinaria berrikuntzak eta toki aldaketak eman dira, salmenten gorakadak instalakuntza handiagoak bilatzera “behartu” baitzituen. Era berean, The Old Brewery izeneko brewpub bat ireki zuten 2010. urtean.

Gaur egun, Blackwall Lane (Greenwich) zonaldean kokatua dagoen 100 Hl/ekoizpeneko egiteko ahalmena duen makinaria berri eta zoragarri batekin (Rolec etxea) egiten dute lan.

Ekoizpen prozesuak hurrengo pausuak jarraitzen ditu hitz gutxitan:
 
Fabrika berria eta zoragarria dela esan behar da, beratara inguratzen denak bertan duten tabernatik makinaria ikusteko aukera du garagardo bat edaten duen bitartean.
 
 IMG_0795
IMG_0766
 
 
 
 
 
 
 
 
Muztioa egun batean egiten dute, malta ehotu, urarekin nahastu eta beratu ondoren iragaziz. Iragazpena bukatu ondoren muztioa egosi (lupulua gehituz) eta Whirlpool-ean koagulatutako proteinak eta lupulu hondarrak banantzen dira, muztio gardenagoa lortuz. Hau hoztu egiten da hartzidura (tanke zilindrokonikoetan) egingo duen legamia gehitu ondoren. Hartzidura eman ondoren 6 aste irauten duen heltze prozesu bat egiten dute. Ondoren, garagardoa iragazten dute (ez estilo guztiak) botilatu aurretik.  
 
IMG_0768
IMG_0780
Hartzidura ontziak
IMG_0790
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Duela hilabete pare bat hasi dira (Young´s garagardo enpresarekin batera) iragazi gabeko garagardoa salmenta handia duten tabernetan “Duotank” izeneko tanke batzuetatik saltzen. Garagardoa fabrikatik tabernaraino kamioietan eraman eta tabernako tankera pasatzen dute.
 
Produktuak:
 
meantimebeers
– London Lager      – London Pale Ale    – India Pale Ale    – London Porter   – Yakima Red
– Wheat beer         – Chocolate Porter   – Pilsner               – Raspberry Wheat Beer

 

ANTXOBEERFEST 2013 garagardo festa (Maiatzak 9-11, Pasai Antxo)

Antxoberfest garagardo jaialdiak emango dio bihar hasiera eta larunbat arte iraungo du. Aurtengoa antolatzen den bigarren aldia da eta ekintza berri eta oso interesgarriekin datorkigu.

Festa ordutegia luzatu da aurten:

Ordutegia: Osteguna   19:00 – 24:00

Ostirala       19:00 – 02:00

Larunbata   11:00 – 05:00

Kokalekua: Gure Zumardia plazan (Pasai Antxo)

Ekintza berrien artean festari hasiera emango dion aurkezpena egingo du Erik Cohen maisu-garagardogileak, ondoren kuadrila desberdinek aurretik elkarlanean ekoizturiko artisau garagardoen dastaketa egingo du garagardoa ongi ezagutzen duen epai-mahai batek, 2013ko “Antxobeer” garagardoa aukeratuko duelarik.

Larunbateko ekintza berrien artean CRAZY-CARS amerikar kotxe klasikoen bilduma bat (20 baina gehiago) dugu, Pasai Antxoko kaleetan zehar ibili  eta ondoren Antxobeerfest-en egun osoan zehar egongo direnak. Errespetuz eta jabearen agindupean kotxeak barrutik eta kanpotik ikusteko aukera izango da.

Larunbatean baita 5 euroren truke dastatu ahal izango den “paella” erraldoi bat eskainiko da. Antxoberfest-eko sukaldea ere irekita egongo da egun osoan zehar 24.00-k arte. Txikienentzat ere izango da tarte bat, “hintxableak” egongo baitira.

Ekintza gehiago antolatu dira 3 egunetarako, beheko argazkian dituzue.

antxoberfest 2013

Garagardoak 

– Bit bruger (Alkoholik gabekoa )                                  – VG Noster cooper (Arabarra)

– Gordon Finest Red (Strong Lager, Belgika )               – Kwak ( Anbar, Belgika)

– Tripel Karmeliet ( Strong Pale Ale, Belgika)                  – Krombacher Pils (Pilsner)

– Kapittel pater  (Abadiakoa, Belgika)                               – Gulden draak (Belgika)

– Hopus   (Belgikar IPA)                                             – Martin’s Pale Ale (Pale Ale, Belgika)

– Weihenstephaner heffe eta Dunkel (Garizkoa, Alemania)

Garagardoei dagokionez ere aldaketa interesgarri batzuk ditugu aurreko urtearekin alderatuz: VG Noster cooper, Kapittel Pater, Gulden Draak eta Hopus dira aurtengo berrikuntzak.

Garagardo desberdinak edatean, garagardo suabe edo neutroenetatik hasi, eta fuerteago eta usaintsuagoak direnak ondoren edatea gomendatzen da, alderantziz egin ezkero, ahoan eta sudurrean geratzen diren usain fuerteagoek garagardo suabegoen ezaugarriak bereiztea zailtzen baitu.

Alkohol kopuru handiko garagardo desberdin asko dagoenez, kontuz edatea gomendatzen da. Biharamuna gutxitu edo sahiesteko, blogean eman genituen aholkuak kontutan hartzea ere aholkatzen dizuegu.

Eskainiko den janaria:

– Ukondoa, txukrut eta patatekin

– Saltxitxak, txukrut eta patatekin

– Alio-oli patatak