GARAGARDO LANTEGIAK: Meantime The Old Brewery

Londres aldean nabil duela hilabete ingurutik eta gaur Greenwich-en dagoen mikrogaragardotegi bat bisitatzeko aukera izan dut, Meantime garagardo enpresaren “fabrika zaharra” , baina mikro berritu bat bezala funtzionatzen duena.

Kokapena: Greenwich, Londres (Erresuma Batua)

Bertako garagardogilearekin (Rod du izena eta 2 urte daramatza bertan lanean) egoteko aukera izan dut eta bere lanaren inguruan pixka bat berrikatan egin dugu.

Terraza handi bat duen jatetxe bat da, non Meantime enpresaren 9 garagardo desberdin eskaintzen dituzte urte osoan zehar eta aldakorrak  (hauek bertan ekoiztuak) diren beste 2-3 garagardo berezi.

Urte osoan dituzten garagardoak: London Lager, London Pale Ale, London Stout, Chocolate Porter, Pilsner, Wheat, Raspberry Wheat, Indian Pale Ale eta London Porter.

Hilabete honetan berezi bezala zituzten (eta bertan egindakoak) garagardoak: Strawberry Ale, Flanders Brown eta Pacific Pale Ale.

10 Hl-tako makinaria bat du, bi hartzidura ontzi eta beste bi heltze ontzi dituenak:

Goiko argazkian beratze eta iragazpen kupelak ikusi daitezke, eskubikoa muztioa hozteko makina da eta beheko argazkian bi hartzidura ontzi zilindrokoniko daude.

Eskubian ikusi daitekeena hartu ditudan garagardoetako bat da, Pale Ale estilokoa.

Bertan ekoizturiko garagardoak ez dute pasteurizaziorik jasaten eta ezta iragazpenik eta 6 aste egoten dira garagardoak heltzen.

Londres aldera joan ezkero, bisitatzeko toki benetan atsegina garagardozaleontzat!