GARAGARDO LANTEGIAK: Meantime Brewing Co. (Londres, Ingalaterra)

Meantime enpresa 1999. urtean sortu zuen Alastair Hook-ek beste lagun batzuekin Londresen hego-ekialdean dagoen Greenwich auzoko etxe txiki batetan.

2000. urteko apirilean kaleratu zen lehenengo botilaraturiko ekoizpena eta Ray Richardson izan zen etiketak diseinatu eta izena eman ziena (Union).

IMG_0765

Ordutik makinaria berrikuntzak eta toki aldaketak eman dira, salmenten gorakadak instalakuntza handiagoak bilatzera “behartu” baitzituen. Era berean, The Old Brewery izeneko brewpub bat ireki zuten 2010. urtean.

Gaur egun, Blackwall Lane (Greenwich) zonaldean kokatua dagoen 100 Hl/ekoizpeneko egiteko ahalmena duen makinaria berri eta zoragarri batekin (Rolec etxea) egiten dute lan.

Ekoizpen prozesuak hurrengo pausuak jarraitzen ditu hitz gutxitan:
 
Fabrika berria eta zoragarria dela esan behar da, beratara inguratzen denak bertan duten tabernatik makinaria ikusteko aukera du garagardo bat edaten duen bitartean.
 
 IMG_0795
IMG_0766
 
 
 
 
 
 
 
 
Muztioa egun batean egiten dute, malta ehotu, urarekin nahastu eta beratu ondoren iragaziz. Iragazpena bukatu ondoren muztioa egosi (lupulua gehituz) eta Whirlpool-ean koagulatutako proteinak eta lupulu hondarrak banantzen dira, muztio gardenagoa lortuz. Hau hoztu egiten da hartzidura (tanke zilindrokonikoetan) egingo duen legamia gehitu ondoren. Hartzidura eman ondoren 6 aste irauten duen heltze prozesu bat egiten dute. Ondoren, garagardoa iragazten dute (ez estilo guztiak) botilatu aurretik.  
 
IMG_0768
IMG_0780
Hartzidura ontziak
IMG_0790
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Duela hilabete pare bat hasi dira (Young´s garagardo enpresarekin batera) iragazi gabeko garagardoa salmenta handia duten tabernetan “Duotank” izeneko tanke batzuetatik saltzen. Garagardoa fabrikatik tabernaraino kamioietan eraman eta tabernako tankera pasatzen dute.
 
Produktuak:
 
meantimebeers
– London Lager      – London Pale Ale    – India Pale Ale    – London Porter   – Yakima Red
– Wheat beer         – Chocolate Porter   – Pilsner               – Raspberry Wheat Beer