Gizonezko bat hil da 6 litro garagardo inguru 20 minututan edan ondoren

45 urteko Gizon bat hil zen asteazkenean Murtziako Gea y Truyos herrian bertako festetan antolatu ohi zen “leihaketa” batetan, 6 litro garagardo 20 minututan edan ondoren (Europapress-ek argitaratua).

Hainbeste garagardo hain denbora gutxian edan ondoren gaizki sentitzen hasi omen zen, botaka egiten hasi zelarik. Hospitalera iristerako beranduegi izan zen, arnas-bihotz geldialdi baten ondorioz hil baitzen.

Gertakaria baina gehiago, herri batetako festen egitarauaren barnean gisa honetako “lehiaketa” bat antolatzea iruditzen zait benetan harrigarria eta kezkagarria.

Ezin dugu ahaztu garagardoa edari alkoholdun bat dela, beste gauza asko bezala, bere neurrian edanda kaltegarria ez dena, baina kontsumo ez arduratsu batek ondorio oso larriak ekar ditzakeela kontutan izan behar da.

BITXIKERIAK: Garagardo kupelak lorontzi bihurturik

Etxe ondoan Pub oso interesgarri bat dut, non astero ia-ia bi garagardo desberdin izaten dituzten grifoan eta botiletan ere maiztasun handiz izaten dira gauza berriak.

Astean pare bat aldiz gutxienez joaten naiz bertara, eta egun hauetan egin duen eguraldi ona aprobetxatu dut bertako terrazan artisau garagardo batzuk lasai eta gustura hartzeko.

Interesgarria iruditu zitzaidan lorontzi bezala garagardo kupelak zituztela ikustea, eta nahiz eta lehenengo egunean argazi makina nirekin ez izan, bigarrengoz joan nintzenean espreski hartu nuen nik ikusitakoa zuekin elkarbanatzeko:

IMG_1603 IMG_1604 IMG_1605

 

 

 

 

Seguru hau ikusita bati baino gehiagori bururatu zaizuela etxerako antzeko lorontziren bat hartzea…

Koka landareaz eginiko garagardoa ekoiztu dute Bolivian

Boliviako herri edo hiri askotan “soroche” bezala ezagutzen den gaitza pairatzen du bertara inguratzen diren bisitari askok hauen altitudea dela eta.

Andeetako biztanleen artean hedatua dago koka landarearen hostoak murtxikatzea altitudeak sor ditzakeen efektuei aurre egiteko. 3600 metrotara kokatua dagoen La Paz hiriburura inguratzen diren bisitariek ere koka infusioak hartu ohi dituzte goraino igo aurretik “soroche”-ari aurka egiteko.

kokagarag

Egarria eta altitudearen “gaitza” ez pairatzeko alternatiba bat gehiago dago orain, Boliviako garagardo ekoizle batek kokaina egiteko erabiltzen den Koka landare berberaren hostoez eginiko garagardo bat ekoiztu baitu.

Ch´ama du izena garagardoak eta Sucre-n kokatua dagoen Cerveceria Vicos garagardotegia da ekoizlea. Ura, malta, lupulua, legamia eta beratze prozesuan gehitutako koka landare hostoez ekoizten dute, iragazpen eta pasteurizaziorik jasan gabe. % 5 alkohol bolumenean duen azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat da, garizko garagardo alemaniarren zapore antzekoa omen duelarik. Koka landare hostoaren zapore eta usainak ere nabari direla dirudi.

1000 litro inguru ekoizten dituztela diote eta garagardoa Boliviako herri desberdinetan saltzen dute.