Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) datuen arabera, Europako hiltze tasan eragina duen bigarren arrisku faktore handiena da alkohola. Hau gehienbat alkoholaren ondorioz emandako traumatismoei zor zaie: Kotxe istripu, biolentzia kasu eta suizidioei.
Modu arriskutsu batean edatearen ezaugarrietako bat gehiegizko edate gertaera bat ematea da, hau 60 gr. alkohol pururen kontsumo baliokide bat izatea bezala deskribatzen delarik. %5 alkohol bolumenean duen garagardo botila batek 15 gr. alkohol puru inguru ditu.
- Bihotzekoak pairatzeko arriskua handitu (Gizon eta emakumeen kasuan)
- Diabetesa pairatzeko arriskua handitu
- Minbizi mota batzuk pairatzeko arriskua handitu
- Pankreatisa (Alkohol kontsumo kronikoak)
- Psoriasisa, gutxienez emakumeen artean.
Garagardoaz gozatzeko aukera hoberena, modu arduratsu batean edatea da eta ahal izan ezkero, janariarekin batera.
Pingback: BITXIKERIAK: Alkohol intoxikazio txikiak arazoak konpontzeko sormenean laguntzen omen du | Garagardo ahotsa