GARAGARDOA ETA OSASUNA

Garagardoa edari alkoholiko bat dela jakina da, eta kontsumitzean modu arduratsu batean egin behar da. Hala ere, nahiz eta edari alkoholiko bat izan, ezin da beste edari batzuekin (ardoa, patxarana, sagardoa, ron-a…) konparatu, garagardoaren alkohol edukia hauena baino askoz txikiagoa baita, normalean % 5-eko alkohol bolumena izanik.

Agian ez da hain ezaguna, baina garagardoa elikadura osasuntsuaren piramidean dagoen elikagai bat da. Egunean edalontzi 1-2, eta ahal bada janariaz lagundua, edanez gero, osasunean onurak izan ditzake. Gizonen kasuan 2 edalontzi gehienez eta emakumeen kasuan edalontzi bat gehienez gomendatuz.

Hori bai, medikamenturik hartzen ari bazara, haurdun bazaude edo gidatzeko asmoa izanezkero, ezingo litzateke alkoholik kontsumitu. Gainera, gehiegizko kontsumo bat kaltegarri izan daiteke osasunarentzat.

Elikadura osasuntsuaren piramide

Jarraian, garagardoak dituen nutrizio onurak azaltzen dira:

Eduki kaloriko baxua: Garagardo baten kaloria edukia esne erdigaingabetu baten berdina da. Gainera, potasio eta sodio eduki altua dela eta, diuretikoa da, organismoa garbitzen lagunduz.

Konposatu proteikoak: Garagardoak 30 mineral baino gehiago ditu, hauen gehiengoak garagar malteatuan jatorria izanik.

Bitaminak: B taldeko bitamina garrantzitsu guztiak ditu, A, D eta E bitaminak edukitzeaz gain.

Gas karbonikoa: Garagardoak gas karbonikoa du, 0,5 gr. 100 gramoko gutxi gora behera. Garagardo naturaletan eduki hau zertxobait baxuagoa da. Gas karboniko honek digestioan laguntzen du.

Polifenolak: Garagardoak polifenolak ditu, zirkulazioko gaixotasunetan onuragarri direnak.

Garagardoaren onurak modu ezin hobean aprobetxatu ahal izateko, kontsumo arduratsu bat ezinbestekoa da.

Gehiegizko kontsumoak edo kontsumo ez arduratsu batek ondorio oso larriak ekar ditzake osasunarentzat, gorputzeko organu eta sistema desberdinetan negatiboki eragina izanik epe luze eta laburrean. Minbizi desberdinen sorreran eragina izan dezake adibidez.