ELKARRIZKETA: “Trumans” enpresako kideak (II.zatia)

…. Trumans-eko kideekin izandako elkarrizketaren bigarren zatia duzue honakoa:

Zuen gustuen inguruan hitz egin dezagun… Gogokoen duzuen garagardo estilorik ba al duzue?

Ben: Nik garagardo guztiak ditut gogoko… ez, ez, broma da! Esaldi batek zioen moduan… “Ez dago garagardo txarrik, zurea bezain onak ez diren garagardoak baizik”.

Denetik probatu behar dela uste dut, baina gauza batetaz konturatu naiz eta nire kasuan ere ematen dena, hazi zaren garagardoak dira askotan gehien gustoko dituzunak, eta nire kasuan hori Kölsch estiloa da.

Kolonian bizi izan naiz eta bertan ekoiztu dut, Alemanian, gehienbat Kölsch garagardoa edaten hazi naizelarik. Kölsch garagardo estiloa oraindik gutxiesten den garagardo bat da nire ustez… Erresuma Batuan oso ongi salduko litzateke… eta agian nolabait iritsiko da (Sandro eta James-i begiratuz farre egiten du).

Milioi bat biztanleko hiri bat izateko 9 garagardo fabrika daudela uste dut, anitztasun handia nire ustez…

Kolonia utzi nuen arrazoietako bat seguruaski lupulua da, lupulu mota desberdinak gustatzen zaizkit, ez alemaniarrak bakarrik, eta hona etorrita (Erresuma Batura) garagardo mota desberdinak ditugu. Gure enpresan garagardo ingeles tradizionalak ditugu baina berrikuntza nahikoa ere egiten ari gara, betiko garagardo eta estilo berrien nahasketa polit bat da.

Sandro: Garagardo guztiek dute zerbait, pertsonalki garagardo ilunak gustatzen zaizkit… Schwarzbier, Porter, Brown Ale… baina nik garagardo mota guztiak ditut gustuko. Pilsner garagardoa adibidez oso edangarria da, Porter-ak zapore oso ona du, malta zaporea…. eta lupulu asko duen zerbait nahi izan ezkero IPA estiloa da hoberena. Ez dut uste garagardo onena dagoenik… agian erantzun oso orokorra da….

Ben: Egoera bakoitzarentzat garagardo bat dago beti. Neguan hotz asko edo udan bero asko egiten duenaren araberakoa da….

Sandro:  Udan Porter edo Oatmel Stout bat edaten badut adibidez, ba oso onak dira bai baina agian hobe sartuko litzateke Pilsner edo Kölsch bat…. Zuretzat James?

James: Ezinezko galdera bat bezalako da… oraindik eta gauza gehiago edan eta estilo berriak probatu, orduan eta gehiago dakizu estilo berrien inguruan…. hilabete batetan garagardo estilo bat sartzen zait buruan eta hurrengo hilabetean beste bat….Baina Ben-ek arrazoi duela uste dut hazi zaren garagardoa izan ohi dela nolabait gehien gustatzen zaizuna. 13-14 urte nituenetik Haverveys Bitter bat eta Pale Ale bat zeuden garagardo fijo bezela Pub-ean… eta beti izan dute toki berezi bat nire bihotzean… Baina behin hori esanda… Zelanda Berriko lupuluak ere gustuko ditut… garizko garagardo on bat… 

Zein da errezeta berriak sortzeko jarraitzen duzuen prozesua, nola jartzen duzue edalontzi batetan buruan darabilkizuena?

Gu geuk batera sortu ditugu orain ekozten gabiltzan garaiko garagardoak…  Trumans-en gauza ikaragarrietako bat errezeta zaharrez beteriko liburu bat dutela da eta gu errezeta zahar hauen artean zubi bat eraikitzen saiatzen gara, ukitu moderno bat emanez eta berriz guganaino ekarriz.  Behin London Keeper izeneko Double London Export Stout garagardo bat ekoiztu genuen, oso berezia, eta Trumans-en errezeta zahar batetan oinarritu nintzen. Egin nuena azken finean nire garagardoaren inguruko jakintza errezetan jartzea izan zen… 

Beste alde batetik baita, salmenta departamentuko lankideek ere garaiaren arabera garagardo mota bat edo beste egiteko eskatzen digute. Elkarrekin esertzen gara, horren inguruan pentsatzen dugu, Sandro-ri nire ideiak elkarbanatzen dizkiot eta berak bira bat ematen dio…. orain hirurok batera esertzen hasi gara lupuluen inguruan usaintzen duguna partekatzen…. eta hau ona da, honekin ongi legoke… aurkitzen saiatzen gara.

Garagardoak elkarrekin garatzea oso ona dela uste dut, buru bat bakarrik baino gehiago dagoelako, eta hori baita kalitatezko garagardo orekatuak lortzen laguntzen duena. Gure helburua beti garaiko garagardo orekatu eta edangarri bat egitea da, eta orainarte ondo irten zaigu ekoiztutakoak hegan egin baitu, itzela dena! 

Twitter eta Facebook bezelako tokietan jendeak zure garagardoen inguruan pentsatzen duena irakurtzea atsegina da eta jendearen ahoetara iristen ari garela jakitea.

James:  eta oso zortedunak garela ere uste dut, garai batean Trumans-ek erabiltzen zuen legami berbera erabiltzeko aukera baitugu, legami mota hau erabili dezakeen garagardo fabrika bakarra gara. Gure garagardoek zapore desberdina dute, behin bat edaten duzunean badakizu… hau Trumans-en garagardo bat da.

Ben:  Ikaragarria izan da gure garagardoak legami honen inguruan nola garatu diren ikustea eta legamiak nola lan egin duen ikustea, elkarrekin esertzen ginen eta burua hautsi genuen galdera askorekin… legamiarekin erlazio bat sortu genuen nolabait, oso atsegina dena.

Zerbait garatzeko modu hoberena horren inguruan hitz egitea dela uste dut eta ondoren produktua lortzea. Hau da nahi dudana, hau da egin behar dena…. Horrek agian ez nau oso alemaniarra egiten…. baina ez dut araurik behar garagardo bat garatzeko.

Sandro: Bai, lehengai berriak erabiltzen ditugu eta hauek erabiltzen ditugu garagardo berriak egiteko.

Elkarrizketak luze jo zuen, eta musika kontuez ere aritzeko beta eduki genuen, baina gaur elkarbanatutakoa nahikoa dela iruditzen zait oraingoz. Trumans-eko mutilekin pasatako arratsaldea beraien enpresako cask garagardo kupel batekin pasa genuen… barbakoan erretako janariarekin bat jakina….Ben-ek DJ lanak ere egin zituen eta hemen berari asko gustatzen zaion abestietako bat jartzeko asmoa nuen baina bideoa youtube-ra igotzeko arazoak izan ditut, hortaz ea beste egun batetan igotzeko aukera dudan.

Asteburu ona izan!!!

ELKARRIZKETA: Londresko “Trumans” enpresaren garagardogileekin (I. zatia)

Londresen garai batetan harrakasta handia izan zuen Trumans garagardo fabrika mitikoa berriz martxan jarri da 30 urte baino gehiago ateak itxita egon ondoren. Kasualitatez, nire lagun Ben alemaniarra da bertako maisu-garagardogile berria eta duela pare bat aste bere etxean “barbakoa” bat egin genuela aprobetxatuz, elkarrizketa bat egitea proposatu nion pixka bat proiektu honen inguruan zein bera eta bere bi lankideekin (“barbakoa”-n zeuden baita Sandro eta James!) garagardoaren inguruan aritzeko. Elkarrizketak dexente iraun zuen eta hurrengo lerroetan elkarrizketaren lehenengo zatiko hitz egindakoaren zati esanguratsuenak ditugu:

Kaixo Ben, kontaiguzu pixka bat nola izan den Trumans garagardo fabrika mitikoaren proiektu honen berpiztea.

 Ben: Trumans enpresak Londres ekialdean ireki zituen ateak 1666. urtean eta 1800. urte inguruan munduko garagardo fabrika handienetariko bat izan arren, 1989. urtean itxi zen. Ondoren, 2010. urtean James Morge-ek “contract brewery” (enkarguz edo kontratu bidez garagardoa hirugarren batek ekoiztea) negozio ereduaz baliatuz berreraiki zuen marka bi urtetan.  Ondoren garagardo fabrika berria jarri zuen Londresko Hackney Wick zonaldean eta guk taldearekin bat egin genuen. Hortaz, Trumans berriz ere mapan ageri da eta garai batean izan zena izatera iristea espero dugu.

Nola iritsi zarete Sandro eta James proiektu honetan Ben-ekin batera lan egitera?

Sandro: Nire kasuan garagardogintza ibilbidea Italian hasi nuen , Brewfist enpresan, eta ondoren Ingalaterrako garagardo enpresa txiki batetan egon nintzen. Ondoren Ben-i esker…

Ben: Bai, ekoizten hasi berri ginen eta Sandro etorri zen, azkar jarri zen bete-betean lan egiten eta lan karga handiko aste batetan lan itzela egin ondoren, lanpostua lortu zuen.

James: Nik Trumans-en aurretik Ben-ekin batera egin nuen lan London Fields Brewery enpresan eta Trumans-en lan eskaintza aukera aprobetxatu nuen… eta Ben-ek aurretik ezagutzen ninduenez… 

Zenbatekoa da zuen garagardo ekoizpena eta zein formatutan saltzen duzue?

Ben: 40 kupel (6500 l. inguru)  ekoizpen aldiko egiteko ahalmena duen makinaria dugu eta 3-5 aldiz/astean ekoizten dugu. Ekoizpena % 100 Cask kupel ingelesetan da. Oso interesgarria iruditzen zait ekoizpenaren % 100 cask egiten duen fabrika bat izatea, oso ez ohikoa da, beste guztien kupel arruntak (keg) eta botilak egiten baitituzten normalean.

Etorkizunerako planak zein dira?

Ben: Botila batzuk egitea eta baita kupel arruntak (keg). Hara doa merkatua… Momentuan haztea da ideia, garagardoa Erresuma Batu osoan salduz hasieran eta internazionalki saltzea ere espero dugu.

 

Elkarrizketaren bigarren zatia hurrengo egunean izango dugu gure artean, beraien garagardo mota gustukoak zein diren, lupuluen inguruko kontuak… eta musikaz eta guzti hitz egiteko aukera izan genuen.

Itsasoko ura erabiliz eta Itsasontzi batean kokaturiko makinariarekin garagardoa ekoizten

Blogean iada  Munich-ko aireportuan dagoen garagardo fabrikari buruz aritu ginen aurreko batean eta gaurkoan ere garagardo fabrika bat toki harraro edo gutxienez ez ohiko toki batetan kokatua dagoen proiektu baten berri emango dugu: Itsasontzi batetan jarri den lehen garagardo fabrikarena alegia.

AIDAblu enpresaren itsasontzi batetan  jarri zen martxan garagardo fabrika 2010. urteko Urtarrilean. Turistentzat itsasoan zehar eginiko bidaiak antolatzen ditu AIDAblu enpresak, Itsasontzian bertan, garagardo fabrikaz gain jatetxeak, tabernak, diskoteka eta antzeko zerbitzuak eskaintzen dituelarik.

Garagardo fabrikari dagokionez, 500 litro muztio aldiko ekoizteko ahalmena duen makinaria alemaniar batetaz ari gara. Heltze ontzietan 13000 litro garagardo biltzeko gaitasuna duelarik.

Hiru garagardo desberdin ekoizten hasi ziren eta kobrezko 1000 litrotako zerbitzatze ontzietatik bideratzen da garagardoa grifoetaraino.

Proiektu honen inguruko berezitasun bat, garagardoa ekoizteko erabilitako ura tratamendu bat jasa duen itsasoko ura dela da.

Proiektu hau martxan jarri ondoren, instalakuntza eta makinaria jartzeaz arduratu zen enpresa alemaniarrak proiektu berbera beste bi itsasontzietan martxan jartzeko eskariak jaso zituen.

FreeFormAwards 2014-ko gluten gabeko garagardo lehiaketa

Joan den astean  Londresen ospatu zen FreeFormFoodAwards 2014 sarietako gluten gabeko garagardo leihaketan epahimahai bezala parte hartzeko gonbidapena jaso genuen eta bertan izan ginen.

FreeForm Food Awards urtean behin Londresen ospatzen den gluten gabeko elikagaien sariak dira. Gluten gabeko elikagai edo produktu desberdinak kategoria desberdinetan parte hartzen dute. Sari hauen helburua sektore desberdinetako ekoizleak gluten gabeko kalitatezko produktuak ekoiztera bultzatzea da besteak beste.

Garagardoarena kategoria hauetako bat  da eta bertakoari buruz jardungo gara labur-labur. Gluten gabeko garagardoen inguruan iada hitz egin dugu pixka bat blogean. IMG_0458[1]

Aurtengo “FreeForm Beer Awards” sarietan Belgika, Txekiar Errepublika, Ingalaterra eta Espainiako gluten gabeko garagardoek parte hartu dute.  Zortzi izan ginen epahimahai lanak egiten ibili ginenak, blogari, garagardo kontsumitzaile , twitterlari eta bi garagardo ekoizle.

Garagardo estilo desberdinek hartu zuten parte (Lager, Pilsner, Azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo desberdinak etab.) , almidoi iturri bezala erabilitako lehengaiak ere oso desberdinak izanik garagardo batzuetatik bestera: Sorgoa bakarrik, edo sorgoa eta garagarra ez diren beste zereal batzuk erabiltzetik, glutena kendu dioten garagar maltak erabiltzerainoko dibertsitatea aurkitu genuen.

Estilo desberdineko garagardoak talde berberean epahitzea ez da garagardo lehiaketa batetan egin ohi dena eta ezta aukera hoberena, baina parte hartzaile kopurua zein izan zen eta lehiaketaren izaera kontutan hartuta,  kasu honetan aukera bakarra zela ikusi zen. IMG_0459[1]

Estilo desberdinak zein erabilitako lehengaiak desberdinak zirela jakinik, garagardo bakoitza epahitzean estiloa kontutan hartzeko eskatu ziguten. Horrela, itxura, usaina, zaporea eta estiloarekiko gertutasuna baloratzeko eskatu ziguten, ezaugarri guztie hauek bateratuz 1-10 –era arteko zenbaki bat emanez.

Lehiaketaren emaitzak ezagutzeko aukera eduki genuen epahimahikideok baina oraindik ezin dugu hau ezagutzera eman hurrengo Martxoan emango baitute ezagutzera Londresen ospatuko den  FreeFormAwards 2014  galan.

Beraz, ordurarte itxaron beharko duzue lehiaketa honetako emaitzak jakiteko, baina aurreratu dezakedana zera da, bertan epahimahiak erabakitakoarekin erabat bat natorrela.

Ongi izan!