ANTXOBERFEST 2014 garagardo festa Maiatzak 8-9-10 Pasai Antxon

Antxoberfest garagardo jaialdia berriz ere gure artean da. Ostegun honetan (Maiatzak 8) emango dio hasiera eta larunbat arte iraungo du. Iada hirugarren urtea du aurtengoa Pasai Antxon ospatzen den Antxoberfest jaialdiak, eta ohiko moduan ekintza ugari dakartza.

Ordutegia: Osteguna   19:00 – 24:00

Ostirala       19:00 – 02:00

Larunbata   11:00 –Itxi arte

Kokalekua: Gure Zumardia plazan (Pasai Antxo)

Behean ikusten duzuen Antxoberfest 2014 egitarauan dituzue hiru egun hauetan zehar antolatuta dauden ekintzak.

Garagardoak 

– Bit bruger (Alkoholik gabekoa )                           – Naparbier ZZ+ (Nafarroa)

-Naparbier Pale Ale (Nafarroa)                              – Kwak ( Anbar, Belgika)

– Tripel Karmeliet ( Strong Pale Ale, Belgika)       – Krombacher Dunkel (Txigortua, Alema.)

St. Bernardus Pater  (Dubbel, Belgika)               – Gulden draak (Belgika)

– Blanche de Brabant  (Garizko belgikarra)            – Palax (Errioxa)

– Weihenstephaner heffe eta Dunkel (Garizkoak, Alemania)

– Olañeta Rubia eta Tostada (Errenteria, Gipuzkoa)

Garagardoei dagokionez ere aldaketa interesgarri batzuk ditugu aurreko urtearekin alderatuz: Blanche de Brabant, St. Bernardus Pater, Olañeta-ren Rubia eta Tostada, Naparbier ZZ+, Naparbier Pale Ale eta errioxako Palax. Azken bost garagardo hauek www.localbier.com artisau garagardo bilatzailea erabiliz aurki ditzakezue gure inguruko taberna eta dendetan.

Garagardo desberdinak edatean, garagardo suabe edo neutroenetatik hasi, eta fuerteago eta usaintsuagoak direnak ondoren edatea gomendatzen da, alderantziz egin ezkero, ahoan eta sudurrean geratzen diren usain fuerteagoek garagardo suabegoen ezaugarriak bereiztea zailtzen baitu.

Aurten ere alkohol kopuru handiko garagardo desberdin asko dagoenez, kontuz edatea gogogorarazten dizuegu. Biharamuna gutxitu edo sahiesteko, blogean eman genituen aholkuak irakurri ditzakezue.

Eskainiko den janaria:

– Ukondoa, patatekin

– Saltxitxak, patatekin

– Alio-oli patatak

SAILKAPENA: Table Beer edo Tafelbier

Table Beer edo Tafelbier bezala ezagutzen diren garagardoak alkohol gutxiko  (% 0,5 – 3,5) garagardo estilo desberdinez osaturiko taldeari esan ohi zaio. Gari batetan oso ezagunak ziren Belgikako etxeetan otorduetan, familia giroan heldu zein umeek edaten zituztelarik. Azken urteetan berriz ere indarra hartzen hasi dela dirudi eta artisau garagardo ekoizle dexente animatu da horrelako garagardoak ekoiztera.

Hartzidura mota: Azaleko zein oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoak aurki ditzakegu talde honen barruan.

Jatorrizko dentsitatea: 2- 9,5 plato

Malta: Malteaturiko garagarra, garia zein zekalea erabili daitezke, eta baita malteatu gabeko garagar, gari zein oloa.

Kolorea: Kolore mota desberdineko garagardoak izan daitezke, 10-100 EBC bitartean.

Alkohol edukia: % 0,5-3,5 alkohol bolumenean.

Lupulua: Lupulu gehiketak normalean garagardoaren oreka izaten du helburu bezala, normalean mikatztasun gutxiko garagardoak izaten direlarik.

Gorputz gutxiko garagardoak izan ohi dira, malta kutsu suabe bat nabaria izanik normalean. Siren Craft eta The Kernel-en Table Beer garagardo desberdinak probatzeko aukera izan dut eta usain eta zapore aldetik oso garagardo interesgarriak direla esan beharrean gaude. Nabari da alkohol kopuru gutxiko garagardoak direla, eta batzuetan agian ez hain orekatuak, baina %3,5 alkohol bolumenean baina gutxiago duten garagardoez ari gara!

 

 

Irungo Boulevard garagardotegian Brewdog garagardoen dastaketa Maiatzak 8an

Boulevard garagardotegiko lagunek Brewdog enpresaren garagardoen aurkezpen eta dastaketa bat antolatu dute.

Lekua: Anzaran plaza 11, Irun ( Boulevard garagardotegian )

Data eta ordua: Maiatzak 8 arratsaldeko 20.30

Prezioa: 15 euro

Izen ematea eta informazio gehiago: cerveceríaboulevard@gmail.com edo 943 536918 telefonoan.

Dastatuko diren garagardoak honakoak izango dira:

                                  – Hobo Pop                    – Interstellar

-Old World IPA             -Old World Russian Imperial Stout

 

Brewdog ekoizleak bere lehenengo garagardo denda ireki du Londresen

Brewdog garagardo ekoizle eskoziarrak bere lehenengo artisau garagardo denda ireki du: Bottledog. Londresen izan da baina 2014. urtean garagardo denda gehiago irekitzeko asmoa dutela dirudi.

Kokalekua: Gray´s Inn Road (Londres, Ingalaterra)

250 garagardo botila desberdin baina gehiago eskainiko dituzte, Brewdog enpresaren garagardo propioak zein Erresuma Batua eta munduko beste toki askotakoak. Denda izateaz gain, 20-25 bat pertsona esertzeko tokia dago bertan eta aldatzen joango diren lau garagardo grifo dituzte. Grifoetatik Growler edukiontziak betetzeko aukera emango dute.

Bottledog denda

Etxean garagardoa egiteko gailu zein lehengaiak ere jarriko dituzte salgai denda honetan: legamia “likido” egoeran, malta zein lupuluak.

 

 

Argazkia: http://www.morningadvertiser.co.uk/