SAILKAPENA: Table Beer edo Tafelbier

Table Beer edo Tafelbier bezala ezagutzen diren garagardoak alkohol gutxiko  (% 0,5 – 3,5) garagardo estilo desberdinez osaturiko taldeari esan ohi zaio. Gari batetan oso ezagunak ziren Belgikako etxeetan otorduetan, familia giroan heldu zein umeek edaten zituztelarik. Azken urteetan berriz ere indarra hartzen hasi dela dirudi eta artisau garagardo ekoizle dexente animatu da horrelako garagardoak ekoiztera.

Hartzidura mota: Azaleko zein oineko hartziduraz ekoizturiko garagardoak aurki ditzakegu talde honen barruan.

Jatorrizko dentsitatea: 2- 9,5 plato

Malta: Malteaturiko garagarra, garia zein zekalea erabili daitezke, eta baita malteatu gabeko garagar, gari zein oloa.

Kolorea: Kolore mota desberdineko garagardoak izan daitezke, 10-100 EBC bitartean.

Alkohol edukia: % 0,5-3,5 alkohol bolumenean.

Lupulua: Lupulu gehiketak normalean garagardoaren oreka izaten du helburu bezala, normalean mikatztasun gutxiko garagardoak izaten direlarik.

Gorputz gutxiko garagardoak izan ohi dira, malta kutsu suabe bat nabaria izanik normalean. Siren Craft eta The Kernel-en Table Beer garagardo desberdinak probatzeko aukera izan dut eta usain eta zapore aldetik oso garagardo interesgarriak direla esan beharrean gaude. Nabari da alkohol kopuru gutxiko garagardoak direla, eta batzuetan agian ez hain orekatuak, baina %3,5 alkohol bolumenean baina gutxiago duten garagardoez ari gara!