Euskal Garagardo Elkartea – Basque Beer

” Euskal Garagardo Elkartea – Basque Beer “ euskadiko garagardogileen elkartearen izena da eta joan den igandean Urriak 12, egin zuten lehen ekimena elkarrekin gaur egun elkartea osatzen duten sei ekoizleek Busturian.

euskalgaraga

Euskal Garagardo Elkartea – Basque beer hurrengo ekoizleek osatzen dute: Olañeta Local Beer (Gipuzkoa), Baias (Araba), Etxeandia (Bizkaia) , Gar and Gar (Gipuzkoa) eta Zarautz Beer Company (Gipuzkoa). Bazkidetza eskaera egin nahi duen garagardo ekoizleak elkarteko webguneko  esteka honetan aurkituko du aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Euskal Garagardo Elkartea -k webgune bat du beraien elkartearen inguruko informazioa zein garagardo ekoizle eta zaleoi interesgarri suerta dakiguken edukia elkarbanatzen duena. Honen adibide, Nafarroan ekoizten den garagar maltaren aldeko apostua egiten duten testua dute, non azken urte honetan garagardo ekoizleek malta bertan erosteko dituzten erraztasun handiagoez mintzo den.

II. Nazioarteko “artisau garagardoaren artea” feria

“Artisau garagarardoaren artea” izeneko II. nazioarteko feria ospatuko da asteburu honetan Gasteizen. Lehenengo edizioa Burgosen izan zen.

Bihar emango dio hasiera jaialdiak eta hiru egunetan zehar ekintza zein hitzaldi desberdinak antolatu dira.

Data: Urriak 10, 11 eta 12

Tokia: Iradier Arena (Gasteiz, Araba)

Goizeko saioak profesionalei zuzenduta daude eta arratsaldean publiko osoari irekiko dizkio ateak jaialdiak:

TEXTO1

Garagardoak:

Bertako zein nazioarteko 50 artisau garagardo enpresa baina gehiago inguratuko dira jaialdi honetara eta gustuko garagardoa aurkitzeko arazorik ez duzue izango.

Inguratuko diren gure inguruko artisau garagardo enpresak honakoak dira: Naparbier, Sesma brewing, Morlaco beer, Zerb, Falken, Garagart, Bidassoa basque brewery, The Angry brewery, Olbea eta Gar and Gar.

Nazioarteko ekoizleen kasuan, hurrengoak azpimarratuko ditugu beste askoren artean: Viven, Lindemans, Anderson Valley, Flying Dog, Brewdog, Rogue etab.

Hurrengo esteka honetan duzue antolatuta dauden ekintza desberdinen ordutegia eta hauetako ekintzaren batetan parte hartu nahi izanez gero harremanetan jartzeko kontaktuak.

Bidassoa Basque Brewery

Joan den astean Irunen kokatua dagoen Bidassoa Basque Brewery artisau garagardo fabrika berria bisitatzeko aukera izan genuen.

bidassoa

Proiektuaren lehen urratsak EEBB-tan eman zituen Bidassoa-k. Karlos-ek (mikrobiologoa) Columbia Unibertsitatean lan egiten zuen irakasle bezala eta horretaz gain, etxean garagardoa egiten aritzen zen. Capitan Lawrence Brewery enpresarekin kolaborazio bat adostu zuen, non Karlos-ek legamiaren kudeaketaren inguruan irakatsiko zien, honek hauengandik beraien ekoizpenaren inguruko jakintza jasotzen zuelarik. Duela pare bat urte Karlos bere bi laguenekin jarri zen harremanetan proiektua martxan jartzeko, Iñigo eta Jon. 2014. urteko abuztua-irailan kaleratu zituzten lehenengo garagardoak komertzialki.

Makinaria

1000 litro/ekoizpeneko ahalmena duen Slowbeer makinaria batekin egiten dute lan. Beratze/egoste ontzia, iragazpen kupela eta Whirlpool-a duena. Sei hartzidura ontzi zilindrokoniko dituzte, hauetako hiru 1000l-koak eta beste hiruak 2000l-koak.

IMG_1739

IMG_1740Garagardoa kupeletan zein botiletan saltzen dute, bigarren hartzidura bat botilan edo kupelean eman gabe ekoizten dutelarik, hau da, hartzidura bukaera aldean naturalki sortzen den CO2-a garagardoan bertan gelditzen da tenperatura eta presioa (isobarikoa) hartzidura ontzian kontrolatuz.

Produktuak:

 Kasper: Lupulu amerikarrak dituen “Kolsch” garagardoa.

 Mugalari:  Pale Ale ingeles estiloko garagardoa.

 Boise: Amerikar IPA estiloko garagardo bat.

Wakatau lupulua

Denbora asko pasa da iada azkeneko aldiz lupulu barietate baten inguruan aritu garela blogean. Gaurkoan Wakatau lupulua aurkeztuko dugu. Lupulu hau Hallertau barietatearen ondorengo bat da eta Hallertau aroma bezela ere ezagutzen da.

ho

Jatorria: Zelanda Berria

Mota: Usaina zein mikatztasuna emateko lupulu egokia, hau da, erabilera bikoitza duen lupulu bat da Wakatau.

Erabilera/kalitatea: Kolore gutxiko garagardoetan primeran doa eta europa zein ameriketako Ale estilo desberdinetan erabiltzeko ere egokia da.

Ezaugarriak:  Lore eta bainilla flabore bereizgarri eta atseginak ditu. Duen usain garbia ere oso egokia da amerikar Pale Ale zein IPA bezalako garagardoetan Dry hopping bezala gehitzeko.