GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Naparbier

Joan den asteko opor egunak aprobetxatuz, Nafarroa aldera joan nintzen eta Naparbier-eko Josu-rekin harremanetan jarri nintzen beraien Iruñako fabrika bisitatzeko. Nire anaia Eneko eta biok hurbildu ginen bertara eta Josu primeran portatu zen hasieratik bukaerara.

2009. urteko Urrian sortu zuten Naparbier argazkiko lau lagun hauek, Alemaniako Alex Schmid-en kolaboraziorekin batera.

Naparbier taldea hartzidura-heltze tanque zilindrokonikoen aurrea

Ekoizten dituzten garagardoak 1516.urteko Alemaniar Purutasun Legea jarraituz egiten dituzte: Ura, malta, lupulua eta legamia bakarrik erabiliz.

Garagardo naturalak dira, ez dute ez iragazpen ezta pasteurizaziorik jasan, eta ez zaie ezta inolako gehigarri edo antioxidatzailerik gehitu. Horregatik da hain garrantzitsua produktu hauek tenperatura egokian gordetzea.

750 l/egosketa bakoitzeko ekoizteko gaitasuna duen makinariarekin hasi ziren, baina iada  (2014.urtetik aurrera) Noaingo ekoizpen toki berrian Braukon makinaria enpresak instalatutako 3000 litro/ekoizpeneko ahalmena duen obradore batekin lan egingo dute, iaz ekoiztutako 150000 litroak 300000-400000 litro inguru izatera posible egingo duena. Horretaz gain, 60 Hl-ko bi hartzidura ontzi zilindrokoniko berri ere izango dituzte.

Ekoizpen prozesuak hurrengo pausuak jarraitzen ditu hitz gutxitan:
Muztioa egun batean egiten dute, malta ehotu, urarekin nahastu eta beratu ondoren  iragaziz. Iragazpena bukatu ondoren  muztioa egosi (lupulua gehituz) eta Whirlpool-ean koagulatutako proteinak eta lupulu hondarrak banantzen dira, muztio gardenagoa lortuz. Hau hoztu egiten da hartzidura (tanke zilindrokoni koetan) egingo duen legamia gehitu ondoren. Hartzidura eta heltze prozesuak hilabete irauten du. Ondoren, depositu horizontal batzutan biltzen da garagardoa.
Produktuak:
Hasiera batetan Pils eta Dunkel garagardoak zituzten…

Pils: % 4,7 alkohola duen oineko hartzidurazekoizturiko garagardoa. 30 IBU-ko garratztasuna duena.

Dunkel: % 5,5 alkohola duen Munich estiloko garagardoa, oineko hartziduraz ekoiztua. 25 IBU-ko garratztasuna.

Baina gaur egun, portofolio zabala eta kalitate handikoa dute:

 

naparbier6

                                  Argazkia: www.naparbier.com

Eskerrik asko berriz Josu eta Naparbier kideoi zuen harretagatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude