Londres aldeko Pub-etako grifo kopuruaren inguruan…

Erresuma Batuko “Pub” askotan atentzioa deitu didan gauzetako bat dituzten garagardo grifo kopuru handia izan da. Oso maiz aurkitu ditut 10 kañero baina gehiago (marka desberdinetakoak) dituzten “pub”-ak. Garagardo asko edaten denaren seinale da dudarik gabe.  Hasiera batean oso positibo bezala ikusi daiteke hau garagardo zale baten ikuspegitik, gustuko garagardo bat (edo gehiago) aurkitzeko aukera handiagoa baitago. Berez horrelaa da, normalean hainbeste kañero egonik 4 bat estilo desberdin gutxienez eskaintzen baitituzte (Pilsner, Pale Ale, garizkoa, stout…).

Baina hauxe da alde batetik baita nik ulertzen ez dudana, 10, 15 grifo eduki eta nolatan 6 kañero 6 Pilsen marka desberdinentzat? Pilsen garagardo marken artean badaude desberdintasunak, baina hauek ez diran normalean hain handiak izaten, nahiko usain eta zapore neutroak dituen garagardo bat da eta, tenperatura oso hotzetan edaten dena.  Hortaz, gehienez 2-3 Pilsen marka desberdinekin ez al litzateke nahikoa izango?

Beste alde batetik, hainbeste garagardo desberdin eskaintzeko garagardo kupelen “errotazio” on bat ematea derrigorrezkoa da garagardoaren kalitatea bermatzeko. Hau da, kañeroan dagoen garagardo bat astebete inguruan edaten ez bada (gehienez 8-9 egun), kalitatean  nabari daiteke, garagardo mota hori kañeroan egoteak epe horretan edan ezkero soilik izanik zentzua.

Nire etxe inguruan dagoen pub batek (ez da argazkikoa) adibidez 17 kañero ditu, hauetatik 8, Pilsen garagardo marka desberdinak direlarik. Bost Pale Ale kañero eta besteak estilo desberdinetako beste garagardo batzuk ziren (Stout, Pale Ale amerikarra, garizkoa etab.).

Beno, biharrarte!

Save The Pub-eko kide batek garagardo enpresa bati idatzitako gutuna

Aurreko batean “Save The Pub” taldearen inguruko kontuak izan genituen hemen eta bertako kide batek garagardo enpresa bati idatzi eta London Drinker aldizkaritxoan publikatu zen gutun baten zati garrantzitsuenak helaraziko nizkizuela agindu nuen, ba hementxe doaz gutun honen zati azpimarragarrienak (luzeegia da guztia jartzeko):

“Save the Pub parlamentuko taldearen izenean idazten dizuet, zure enpresak (Young´s) azken urteotan komunitatearekiko erakutsi duen jarreraren inguruan keztatuta gaude eta. Errentagarri diren Pub-ak saltzearekin (negozio egiteko) ez duzue zuentzat dirua poltsikoratu bakarrik, inguruko gizartearentzat auzoko Pub baten galera ekarri du baita.

Garagardo ekoizle famili bat izanik (Pub-en egoeraz asko arduratu izan dena), beti Pub hauek alokatzen zituzten langileekin lankidetzan aritu dena, eta ongi kudeatutako komunitate Pub-ak (zuen garagardo bikainekin) edukitzea balore bezala bereganatua zenutelarik,  oso penagarria iruditzen zaigu hau guztia.

Zoritxarrez, badirudi garagardo ekoizpen arloaren deuseztatzearekin balore horiek guztiak galdu direla, komunitate pub-etaz arduratzen garenontzat oso larria delarik.”

Ondoren pub baten kasu bati buruz informazio konkretu gehiago ematen du, eta azken parrafoan hurrengo lerroak azpimarratuko nitzuke:

… “azkenik, azken pub honen salmenta ez beharrezko honek ekarri dizun izen txarra dela eta, “Save The Pub” talde osoak errentagarri diren pub-ak saltzeari uztea, jendea beraien komunitate pub-etatik ateratzea eta estatu osoan goraka doazen pub-en itxiera zerrenda ez gehiago handitzea eskatzen dizugu…

… Zure erantzunaren zain gelditzen naiz”

Greg Mulholland, Save The Pub taldeko kide eta parlamentaria, Leeds North West

Ba al dakizu eskutan duzun garagardo komertziala noiz ekoiztu zen?

Honako hau garagardo komertzialen “freskotasuna” jakiteko erabili dezakezuen informazioa da, hau da, garagardoa ekoiztu zenetik zenbat denbora pasa den jakiteko.

Garagardo komertzial batetaz ari naizenean iragazpen eta mikrobiologikoki egonkortzeko tratamendu termiko bat (pasteurizazioa, esterilizazioa…) jasan duen garagardo bati buruz ari naiz, edozein supermerkatu edo dendetan aurki ditzakegun eguneroko garagardoei buruz alegia.

Garagardo komertzialen kasuan, behin garagardoa botilaratzen den unetik aurrera “zahartzen” doala esan daiteke, hau da, pixkanaka berezko propietateak galtzen. Prozesu hau denbora eta tenperaturarekin azkartzen delarik. Sei hilabete arte normalean “ongi” irauten dute garagardo mota hauek, baina denbora honetatik aurrera garagardoa zein baldintzetan egon denaren arabera eta garagardo beraren arabera lehenago edo beranduago “zahartuko” da.

Pertsona desberdinek sentsibilitate desberdinak dituztenez, batzuk errazago nabarituko dute hau. Baina beno, nola jakin daitekeen zenbat denbora pasa den ekoiztu zenetik?

Hortarako iraungitze data zein den begiratu besterik ez da egin behar, eta data honi urte bete kendu. Hau da, eskutan dugun garagardoaren iraungitze-data  2013ko urtarrila bada, garagardo hori 2012ko urtarrilean ekoiztua izan dela esan nahi du. Garagardo komertzial ekoizleek urtebeteko epea eman ohi die garagardoei.

Hortaz badakizue, garagardoaren ekoizpen data eta kontsumitzen duzun egunaren arteko epea ahalik eta motzena izatea da hoberena.

Aste honetan hozkailuan dudana

Hori da hemendik aurrera blogaren eskubiko aldean argazki baten bidez ikusgai egongo den ataltxo berria.

Nire hozkailurako erosten ditudan garagardoak azalduko dira bertan, beraien inguruko informazio garrantzitsuena oso laburki adieraziko delarik.

Oraintxe bertan duen itxura honakoa da:

Badakit oraintxe oso itxura txarra duela, kolore pixka baten faltan dagoela, baina laster konponduko dut, bihar erosketak egiteko denboratxo bat izango baitut eta!