Londres aldeko Pub-etako grifo kopuruaren inguruan…

Erresuma Batuko “Pub” askotan atentzioa deitu didan gauzetako bat dituzten garagardo grifo kopuru handia izan da. Oso maiz aurkitu ditut 10 kañero baina gehiago (marka desberdinetakoak) dituzten “pub”-ak. Garagardo asko edaten denaren seinale da dudarik gabe.  Hasiera batean oso positibo bezala ikusi daiteke hau garagardo zale baten ikuspegitik, gustuko garagardo bat (edo gehiago) aurkitzeko aukera handiagoa baitago. Berez horrelaa da, normalean hainbeste kañero egonik 4 bat estilo desberdin gutxienez eskaintzen baitituzte (Pilsner, Pale Ale, garizkoa, stout…).

Baina hauxe da alde batetik baita nik ulertzen ez dudana, 10, 15 grifo eduki eta nolatan 6 kañero 6 Pilsen marka desberdinentzat? Pilsen garagardo marken artean badaude desberdintasunak, baina hauek ez diran normalean hain handiak izaten, nahiko usain eta zapore neutroak dituen garagardo bat da eta, tenperatura oso hotzetan edaten dena.  Hortaz, gehienez 2-3 Pilsen marka desberdinekin ez al litzateke nahikoa izango?

Beste alde batetik, hainbeste garagardo desberdin eskaintzeko garagardo kupelen “errotazio” on bat ematea derrigorrezkoa da garagardoaren kalitatea bermatzeko. Hau da, kañeroan dagoen garagardo bat astebete inguruan edaten ez bada (gehienez 8-9 egun), kalitatean  nabari daiteke, garagardo mota hori kañeroan egoteak epe horretan edan ezkero soilik izanik zentzua.

Nire etxe inguruan dagoen pub batek (ez da argazkikoa) adibidez 17 kañero ditu, hauetatik 8, Pilsen garagardo marka desberdinak direlarik. Bost Pale Ale kañero eta besteak estilo desberdinetako beste garagardo batzuk ziren (Stout, Pale Ale amerikarra, garizkoa etab.).

Beno, biharrarte!