MALTA ENPRESAK: Thomas Fawcetts (Castleford, Ingalaterra)

Maltarik gabe ez litzateke posible izango garagardorik egitea. Malta enpresa desberdinak daude mundu osoan, garagardo ekoizlearen elkar lanarekin batera tabernetan aurki ditzakegun garagardo mota desberdinak edukitzea ahalbidetuz.

Thomas Fawcett da malta ekoizle enpresa hauetako bat, gaur aurkeztuko duguna:

1780. urtetik ekoizten du malta Thomas Fawcett familiak Ingalaterrako Castleford hirian baina 1809. urtean hasi ziren enpresa bezala lan egiten. Gaur egun iada familiako 7. belaunaldia da enpresaren gidaritzapean dagoena.

fawcett

Duten ekoizpen teknologia metodo tradizionala eta gaur egungo teknologia berrien arteko nahasketa bat da. Honen adibide garbia oraindik erabiltzen duten “zoru malteatze tradizionala” da (argazkian ikusi).

zorumalteatzetradizionala

Ekoizten dituzten malta desberdinak:

Guztira 25 malta mota:

   – Oinarrizko maltak: Lager, Munich, Vienna, Maris Otter, Pale Ale…

   – Crystal maltak: Caramalt, crystal, crystal iluna, garizko crystal…

   – Malta txigortuak: Brown edo marroia, malta beltza, txigorturiko gari malta, amber…

   – Bereziak: Artoa, garagarra.

malta

Bezeroak:

Garagardo ekoizle handi zein txikiei saltzen diete malta: Füller´s, John Smith´s eta Black Sheep adibidez.

Mundu osora bidaltzen dute malta: Andorra, Frantzia, Zelanda Berria, Australia, EEBB, Japonia, Alemania, Hegoafrika…

I. Garagardo mamu kata-liga Never-Stop tabernan

Hala da lagunok, datorren astelehenean (Otsailak 11) emango dio hasiera I. Garagardo mamu kata-ligak Donostiako Never-Stop tabernan.

20 bikotek hartuko dute parte liga honetan eta bihar  (Otsailak 10, Igandea) 19.00-tan egingo da taldeen zozketa tabernan bertan. Biharko zozketan 5 bikoteko 4 talde egingo dira eta talde bakoitzeko bikoteek taldeko bikote guztien aurka jokatuko dute.mamukata

Talde bakoitzean puntu gehien lortzen dituzten lehenengo bi bikoteak final laurdenetara pasako dira. Ondoren final laurdenetako irabazleak final erdietara sailkatuko dira eta ondoren finala egongo da.

Finala Apirilak 6 inguruan egingo da zihurraski, partaide guztiak elkartuko direlarik.

Partida bakoitzan 5 datu desberdinen inguruko informazio egokia eman beharko dute bikoteek puntuak lortu ahal izateko: mamukatapartida

– Kolorea

– Estiloa

– Herrialdea

– Alkohola

– Garagardo edo enpresaren izena

Datu bakoitzeko 4 garagardo desberdin probatuko dituzte eta bikote bakoitzak bere erantzuna emango du, partida bukaeran bikote bakoitzak lorturiko puntu guztiak batuko dira eta horrela puntu gehien biltzen dituen bikotea izango da partidaren irabazlea.

Zorte on parte-hartzaile guztioi eta ondo pasa!

Atzoko bilera

Atzo izan genuen LBA-ko bilera Camden Town mikrogaragardotegian. Camden Town enpresa 2010. urtean sortu zen Londresko Camdem Town zonaldeko Kentish Town West tren geltokiaren ondoan. Beste batean aurkeztuko dugu blogean sakonago enpresa hau.

Garagardo fabrika honek taberna bat ere badu bertan eta han izan genuen bilera. Aurpegi berri asko ikusi ziren bertan, iada Londresen 41 garagardo enpresa baitaude eta garagardotegi berri hauetako kide batzuk lehen aldiz gerturatu ziren LBA-ko bilerara. “Brew by numbers” eta “Revenge”-ekoak adibidez.IMG_0699

 Atzokoan Charles Faram lupulu enpresako aditu bat izan genuen, aurtengo lupuluen uzta desberdinak nola joan diren (Herrialdeka) zein sektore honen inguruko beste datu interesgarri batzuen inguruko aurkezpen bat egin zuen. Hiru ordu laurden inguru aritu zen. Bihar azalduko ditut blogean berak komentaturiko datu interesgarrienak.

Behin aurkezpena bukatu ondoren, ohiko bileraren txanda iritsi zen, Maiatzean LBA-k London Fields Brewery-n egingo duen garagardo festa izan zelarik gai nagusia.

Bileraren ostean Camden Town-eko garagardoak edaten jarraitu genuen, afaltzeko patata purea eta haragia izan genuen, Stout batekin batera nire kasuan.

IMG_0698LBA-ko beste kide batzuekin berriketan egiteko aukera izan nuen etxera joan aurretik, eta The Kernell-ek ekoizten duen London 1890 Export Stout garagardo paregabearen inguruko bi datu interesgarriren berri izan nuen. Urte honetako Stout  errezeta hau nola lortu zuten galdetu nien.  “Deszifratzeko” (erdi kodifikatuta daudelako…) zailak  diren garagardo errezetak argitaratzen dituen blog batetatik hartu omen zuten.  Bigarren gauza interesgarria errezeta honek izan duen “aldaketa” izan da. Hasiera batean %7,5 alkohol kopurua duen Export Stout-a ekoizten zuten, baina garagardo ekoiztean alkohol kopuruaren arabera ordaindu behar izaten den tasa dela eta (% jakin batetik aurrera asko handitzen da), % 6,7-koa egiten hasi ziren.

Bihar lupuluen inguruko berriak izango ditugu esan bezala. Ongi izan!

Joan den osteguneko garagardoak Londresen…

Joan den ostegunean LBA-ko  (Londresko garagardo ekoizleen erakundea) kide batzuekin hilabetero (ohiko bilera “formalaz” gain) egiten den poteoa izan genuen. Plan honen ideia Londresko taberna edo brewpub interesgarriak ezagutzea eta bertan saltzen diren garagardoen inguruko “eztabaidak” edukitzea da, LBAko kideok elkar hobeto ezagutzeko aukera bat ere izanik noski.

IMG_0664Oraingo honetan Angelok lan egiten duen Brewharf “brewpub”-ean zen hitzordua, arratsaldeko 18.30etan. Londresko London Bridge tren geltokitik 5 minututara dagoen taberna, jatetxe eta mikrogaragardotegia da. Angelok 2 garagardo mota desberdin (azaleko hartziduraz ekoizturikoak) eskaintzen ditu bertan, aldatzen doazenak, eta hauetaz gain Meantime garagardo enpresaren garagardo fijoak dituzte. Baina beno, Brewharf “brewpub”-ari buruz beste batean hitz egingo dut sakonago. Inor baina lehenago iritsi nintzen, eta ondoren etorri zirenak Angelo bera eta Moncada Brewery-ko bi lagunak izan ziren, elkarrekin ekoiztu

"Cask Ale" kupela

"Cask Ale" eta guretzat normalk diren kupelak

zuten (Moncada eta BrewharfRed Ale garagardo bat egun bertan eta eguna luze egin eta zerbait jatetik zetozen. Behin guztiak agurtu eta Angelok garagardo batzuk hartzera gonbidatu gintuen “atzekaldera” behin berak garagardoa ekoizteko erabiltzen duen makinaria erakutsi ondoren.

Beratze/Egoste kupela

 Windsor and Eton, Fullers, The Kernel, Crate, Hackney, Rocky Head eta Brüpond garagardo enpresetako ordezkari edo garagardo ekoizleak agertu ziren besteak beste.

Rocky Head-eko bikotearekin aritu nintzen luze hizketan, duela gutxi ireki berria den garagardo enpresa txiki  baina oso interesgarri bat. Joan den astean eta oraingoan nire hozkailuan ditudan garagardoetako baten ekoizleak dira hain zuzen ere. Egindako lanagatik zoriondu nituen! % 6,5 alkohol duen Pale Ale oso dotore bat baitute.

 Moncada (Ezk.) eta Rocky Head (Esk.) enpresetako kideak

The Kernel enpresakoek orain 7 langile direla komentatu zidaten, bertan lan egiten hasi berria denetako bat bertan zelarik.

Brewharfen denboratxo luze bat egon ondoren, ondoan dagoen garagardo taberna batetara joan ginen, The Rake, hurrengo batean ere blogean bere sarreratxo bat mereziThe Kernell (Ezd. biak) Fullers (Esk.) duena. Garagardo eskaintza oso handia dute, paretak garagardo ekoizle desberdinen mezuez beterik dituzte, eta beno, garagardo bat hartu baino lehen prezioa galdetzea komeni da, sustorik ez hartzeko. Kañeroan zuten garagardo (Gordon Xmas Ale) batek 9,5 libra/pintako (11-12 euro inguru 0,62 litroko gutxi gora behera) balio zituen, %8,8 ko alkohol kopurua zuen baina beno… edalontzi bat lurrera erortzeko harriskua beti hor dagoela kontutan hartuz…

Ezkerreko argazkian duzue Gordon garagardoa. Beno, konturatu gabe eta asko kontatu gabe luze egin dela gaurko sarrera konturatu naiz, hortaz gaurkoz hemen utziko dugu. Taberna honetan 3 bat garagardo desberdin (Mikkeller Lager, Brüpond Porter eta London Fields-en Marynky IPA) edan ondoren etxeruntz abiatu nintzen zintzo-zintzo.