Joan den osteguneko garagardoak Londresen…

Joan den ostegunean LBA-ko  (Londresko garagardo ekoizleen erakundea) kide batzuekin hilabetero (ohiko bilera “formalaz” gain) egiten den poteoa izan genuen. Plan honen ideia Londresko taberna edo brewpub interesgarriak ezagutzea eta bertan saltzen diren garagardoen inguruko “eztabaidak” edukitzea da, LBAko kideok elkar hobeto ezagutzeko aukera bat ere izanik noski.

IMG_0664Oraingo honetan Angelok lan egiten duen Brewharf “brewpub”-ean zen hitzordua, arratsaldeko 18.30etan. Londresko London Bridge tren geltokitik 5 minututara dagoen taberna, jatetxe eta mikrogaragardotegia da. Angelok 2 garagardo mota desberdin (azaleko hartziduraz ekoizturikoak) eskaintzen ditu bertan, aldatzen doazenak, eta hauetaz gain Meantime garagardo enpresaren garagardo fijoak dituzte. Baina beno, Brewharf “brewpub”-ari buruz beste batean hitz egingo dut sakonago. Inor baina lehenago iritsi nintzen, eta ondoren etorri zirenak Angelo bera eta Moncada Brewery-ko bi lagunak izan ziren, elkarrekin ekoiztu

"Cask Ale" kupela

"Cask Ale" eta guretzat normalk diren kupelak

zuten (Moncada eta BrewharfRed Ale garagardo bat egun bertan eta eguna luze egin eta zerbait jatetik zetozen. Behin guztiak agurtu eta Angelok garagardo batzuk hartzera gonbidatu gintuen “atzekaldera” behin berak garagardoa ekoizteko erabiltzen duen makinaria erakutsi ondoren.

Beratze/Egoste kupela

 Windsor and Eton, Fullers, The Kernel, Crate, Hackney, Rocky Head eta Brüpond garagardo enpresetako ordezkari edo garagardo ekoizleak agertu ziren besteak beste.

Rocky Head-eko bikotearekin aritu nintzen luze hizketan, duela gutxi ireki berria den garagardo enpresa txiki  baina oso interesgarri bat. Joan den astean eta oraingoan nire hozkailuan ditudan garagardoetako baten ekoizleak dira hain zuzen ere. Egindako lanagatik zoriondu nituen! % 6,5 alkohol duen Pale Ale oso dotore bat baitute.

 Moncada (Ezk.) eta Rocky Head (Esk.) enpresetako kideak

The Kernel enpresakoek orain 7 langile direla komentatu zidaten, bertan lan egiten hasi berria denetako bat bertan zelarik.

Brewharfen denboratxo luze bat egon ondoren, ondoan dagoen garagardo taberna batetara joan ginen, The Rake, hurrengo batean ere blogean bere sarreratxo bat mereziThe Kernell (Ezd. biak) Fullers (Esk.) duena. Garagardo eskaintza oso handia dute, paretak garagardo ekoizle desberdinen mezuez beterik dituzte, eta beno, garagardo bat hartu baino lehen prezioa galdetzea komeni da, sustorik ez hartzeko. Kañeroan zuten garagardo (Gordon Xmas Ale) batek 9,5 libra/pintako (11-12 euro inguru 0,62 litroko gutxi gora behera) balio zituen, %8,8 ko alkohol kopurua zuen baina beno… edalontzi bat lurrera erortzeko harriskua beti hor dagoela kontutan hartuz…

Ezkerreko argazkian duzue Gordon garagardoa. Beno, konturatu gabe eta asko kontatu gabe luze egin dela gaurko sarrera konturatu naiz, hortaz gaurkoz hemen utziko dugu. Taberna honetan 3 bat garagardo desberdin (Mikkeller Lager, Brüpond Porter eta London Fields-en Marynky IPA) edan ondoren etxeruntz abiatu nintzen zintzo-zintzo.