MALTA ENPRESAK: Thomas Fawcetts (Castleford, Ingalaterra)

Maltarik gabe ez litzateke posible izango garagardorik egitea. Malta enpresa desberdinak daude mundu osoan, garagardo ekoizlearen elkar lanarekin batera tabernetan aurki ditzakegun garagardo mota desberdinak edukitzea ahalbidetuz.

Thomas Fawcett da malta ekoizle enpresa hauetako bat, gaur aurkeztuko duguna:

1780. urtetik ekoizten du malta Thomas Fawcett familiak Ingalaterrako Castleford hirian baina 1809. urtean hasi ziren enpresa bezala lan egiten. Gaur egun iada familiako 7. belaunaldia da enpresaren gidaritzapean dagoena.

fawcett

Duten ekoizpen teknologia metodo tradizionala eta gaur egungo teknologia berrien arteko nahasketa bat da. Honen adibide garbia oraindik erabiltzen duten “zoru malteatze tradizionala” da (argazkian ikusi).

zorumalteatzetradizionala

Ekoizten dituzten malta desberdinak:

Guztira 25 malta mota:

   – Oinarrizko maltak: Lager, Munich, Vienna, Maris Otter, Pale Ale…

   – Crystal maltak: Caramalt, crystal, crystal iluna, garizko crystal…

   – Malta txigortuak: Brown edo marroia, malta beltza, txigorturiko gari malta, amber…

   – Bereziak: Artoa, garagarra.

malta

Bezeroak:

Garagardo ekoizle handi zein txikiei saltzen diete malta: Füller´s, John Smith´s eta Black Sheep adibidez.

Mundu osora bidaltzen dute malta: Andorra, Frantzia, Zelanda Berria, Australia, EEBB, Japonia, Alemania, Hegoafrika…