Olañeta artisau garagardoa (Errenteria, Gipuzkoa)

Gaur Errenteriara (Gipuzkoa) goaz Licorería Vasca Olañeta-k hasi berri duen artisau garagardo ekoizpen eta komertzializaio lanen inguruko kontuak ezagutzeko. LVO ia ehun urte betetako (1921) edari bizigarriak ekoizten dituen enpresa familiar bat da, eta gaur egun iada hirugarren balaunaldiaren gidaritzapean dago.

Duela 3-4 hilabete inguru hasi dira Olañeta artisau garagardoa merkaturatzen baina lehenengo hurratsak ematen duela 2 urte hasi ziren, eskala oso txikian ekoizturiko garagardoa lagun eta familiarrentzat egiten hasi baitziren. Edari bizigarriekin sortu duten logistika aprobetxatuz hasi dira beraien garagardoak salmenta puntu desberdinetan komerzializatzen. Gipuzkoan Beerlagun-Orasoak banatzailearekin egiten dute lan (salmenta puntuak www.localbier.com bilatzailean agertzen dira).

Garagardoa ekoizteko 200 litro/ekoizpen bakoitzeko ahalmenta duen makinaria bat dute, beratze eta egosketa egiteko kupel bat duena eta iragazpena egiteko iragazpen kupel bat. Negurako 100 litrotako 3 harzidura ontzi zilindrokoniko dituzte eta uda garairako 400 litrotako hartzidura ontzi bat (botilaratu aurretik garagardoa bertara pasatzeko ere erabiltzen duten), hozketa sistema batekin.

2013. urtean 10.000L ekoiztu zituzten, 2014. urtean  20.000L eta aurten (2015) 35.000/ 40.000 litro ekoiztea espero dute. 2016. urterako 55.000/60.000 litroekin amets egiten dutela dio Pablok.

pablooo

Pablo da argazkian ikusi dezakeguna, José Luis eta Iñigo anaiekin batera LVO taldea osatzen duena.

Ekoizpen prozesua hitz gutxitan

Iragazpen eta pasteurizaziorik jasan ez duen artisau garagardoa ekoizten du LVO-k. Eskuzko errota bat erabiltzen dute malta ehotzeko, ondoren ehotutako malta urarekin nahasten dute eta 90 minutuz beratzen dute nahasketa tenperatura jakin batzuetan (3 deskantsu egiten dituzte) almidoiaren hidrolizazioa lortzeko.

Ondoren zati solidoak likidotik (muztioa) banantzen dituzte iragazpen kupelean, beratze eta iragazpen kupelen artean eginiko joan-etorrien bitartez. Ondoren muztioa 90 minutuz egosten dute, lupuluak (3 momentutan) gehituz. Egosketa bukatu ondoren prozesu honetan koagulaturiko proteinak eta disolbatu ez diren lupulu zatiak grabitate indarraren bidez dekantatzen dira, ondoren xaflazko bero trukatzaile bat erabiliz muztioa hartzidura emango den tenperatura batetaraino hozten dute (20 ºC inguru) hartzidura ontzietara (legamia gehituz) pasatuz.

3-4 egun iraungo ditu hartzidurak eta behin hau bukatu denean garagardoa botilaratzen dute (azukrea gehituz) bertan bigarren hartzidura eta egonkortzea eman daitezen 2 astez.

Produktuak

Rubia: Azaleko hartziduraz ekoizturiko % 5,5 alkohol bolumeneko garagardo horixka. Pilsner eta pale maltak erabiltzen dituzte. Lupuluak: Challenger eta Saaz.

Tostada: Azaleko hartziduraz ekoizturiko % 5,5 alkohol bolumeneko garagardoa. Pale, Munich eta Caramel maltak erabiltzen dituzte. Lupuluak: Challenger eta Fuggles.

IPA dry hopping: India Pale ale estiloko %6,5 alkohol bolumenean duen garagardoa.  Pale eta Cara Red maltak ditu, eta baita oloa. Lupuluak: Nugget (EEBB) eta Cascade (EEBB).

Olañeta APA: Amerikar Pale Ale estiloko garagardoa, pale malta eta lupulu amerikarrak erabiltzen dira garagardo hau ekoizteko.

olañgar

Eskerrik asko Pablo!

Gizonezko bat hil da 6 litro garagardo inguru 20 minututan edan ondoren

45 urteko Gizon bat hil zen asteazkenean Murtziako Gea y Truyos herrian bertako festetan antolatu ohi zen “leihaketa” batetan, 6 litro garagardo 20 minututan edan ondoren (Europapress-ek argitaratua).

Hainbeste garagardo hain denbora gutxian edan ondoren gaizki sentitzen hasi omen zen, botaka egiten hasi zelarik. Hospitalera iristerako beranduegi izan zen, arnas-bihotz geldialdi baten ondorioz hil baitzen.

Gertakaria baina gehiago, herri batetako festen egitarauaren barnean gisa honetako “lehiaketa” bat antolatzea iruditzen zait benetan harrigarria eta kezkagarria.

Ezin dugu ahaztu garagardoa edari alkoholdun bat dela, beste gauza asko bezala, bere neurrian edanda kaltegarria ez dena, baina kontsumo ez arduratsu batek ondorio oso larriak ekar ditzakeela kontutan izan behar da.

BITXIKERIAK: Garagardo kupelak lorontzi bihurturik

Etxe ondoan Pub oso interesgarri bat dut, non astero ia-ia bi garagardo desberdin izaten dituzten grifoan eta botiletan ere maiztasun handiz izaten dira gauza berriak.

Astean pare bat aldiz gutxienez joaten naiz bertara, eta egun hauetan egin duen eguraldi ona aprobetxatu dut bertako terrazan artisau garagardo batzuk lasai eta gustura hartzeko.

Interesgarria iruditu zitzaidan lorontzi bezala garagardo kupelak zituztela ikustea, eta nahiz eta lehenengo egunean argazi makina nirekin ez izan, bigarrengoz joan nintzenean espreski hartu nuen nik ikusitakoa zuekin elkarbanatzeko:

IMG_1603 IMG_1604 IMG_1605

 

 

 

 

Seguru hau ikusita bati baino gehiagori bururatu zaizuela etxerako antzeko lorontziren bat hartzea…