LUPULU MOTAK: Cascade

Cascade lupulua E.E.B.B-etan garatu zuten barietate bat da, Fuggle eta Serenbriaker (Errusiakoa) barietateen hibridoa, 1972 jarri zutelarik merkatuan. Estatu Batuetako artisau garagardoen artean oso erabilia den lupulua da, Dry Hopping-erako oso aproposa dena.
                                                    Cascade lupulu hosto eta konoa

Jatorria: E.E.B.B

Mota: Usaina emateko erabilia gehienbat, baina nahiz eta garratztasun gutxiko lupulua izan, egokia da garagardo estilo batzuetan garratztasuna emateko.

Erabilera/kalitatea: IPA eta amerikar Pale Ale garagardoak ekoizteko erabilia gehienbat, nahiz eta beste garagardo mota batzuetan ere erabili daitekeen.

Ezaugarriak: Zitriko (pomeloa) eta lore usain  oso bereizgarria eta atsegina du.

LUPULU MOTAK: Northern Brewer

Ingalaterran du jatorria lupulu mota honek, lupulu Amerikar eta Ingeles baten arteko hibridoa izanik. Gaur egun, Ingalaterran, Alemanian, Belgikan eta Estatu Batuetan ekoizten da.

Lupulu barietate berriak hibridazioz sortzeko erabiltzen da askotan.

Northern Brewer hosto eta kono

Jatorria: Ingalaterra (1934).

Mota: Garratztasuna emateko erabilia.

Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Alemaniako Lager, garagardo ketua eta ingalaterrako “Ale” ilunak egiteko aproposa.

Ezaugarriak: Zurezko usain suabea, menta tonuak ere gainentzen direlarik.

Lupulu honen errendimendua hektareako gutxitu egin da azken urteotan.

 

LUPULU MOTAK: Styrian Golding

Styrian Golding lupulua  Eslovenian ekoizten da gehienbat, baina Austriako zonalde batean ere aurki daiteke. Lupulu mota hau bere usain bereziagatik eta garratztasuna emateko duen ahalmenagatik da ezaguna.
Styrian Golding lupulu hosto eta konoa

Jatorria: Eslovenia.

Mota: Usaina emateko erabilia.

Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Ingalaterrako Ale garagardoetan,Pilsner,Belgikako Ale garagardoetan eta Lager- etan.

Ezaugarriak: Usain suabea, pixka bat pikantea.

LUPULU MOTAK: HERSBRUCKER lupulua

Aste honetan garagardo errezeta bat diseinatzen aritu naiz eta errezeta honetan erabiliko den lupulua zuei aurkeztea erabaki dut, Hersbrucker lupulua hain zuzen ere.
Lupulu honen ekoizpena asko igo da azken urte hauetan, egun 5900 Ha-ko azarela erabiltzen delarik barietate honekin lan egiteko.
Honen usaina ona eta oso ona bezala katalogatua dago.
Hersbrücker lupulu hostoa eta konoa

Jatorria: Alemanian, Hersbruck eskualdea.

Mota: Usaina emateko erabili ohi da gehienbat.

Erabilera/kalitatea: Hurrengo garagardo motetan erabili ohi da lupulu barietate hau: Weizen Bock (garizko Bock-a), Lager, Pilsner eta garizko garagardoetan.


Ezaugarriak: Usain atsegina, suabe eta ertaina bitartean.