GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Oilaskoa garagardoarekin

Oilaskoa garagardoarekin egitea oso hedatua dago, eta agian zuetako askok iada prestatua izango duzue noizbait. Hona hemen luzatzen dizuedan proposamenta:

Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak (4 pertsonentzako): 

   – 25 gr. gurin.
   – 2 Goilarakada oliba olio.
   – Tipula bat.
   – 8 zatitan moztutako 2 kg-tako oilaskoa .
   – Ginebra txorrotada bat.
   – 200 gr. perretxiko.
   – Irin goilarakada bat.
   -Westmalle Trippel (Garagardo trapista)
   – 5 cl. nata likidoa.
   – Txiki txiki eginiko perrexila.

Prestatzeko behar den denbora: 60 minutu inguru 

Prestaketa:

Olioa gurinarekin berotuko dugu lehendabizi lapiko batean. Tipula zati txikitan moztu eta bertara botako dugu, behin kolorea hartutakoan espumadera baten bitartez bertatik ateraz.  Oilasko zatiak ere lapiko honetan frijituko ditugu; ondoren sua pixka bat jeitsiko dugu eta ginebra txorrotada batekin flameatuko dugu.
Irina oilasko zatien gainean gehitu eta egosten pare bat minutu gehiago utziko da, nahasten aldi berean.
Ondoren, tipula zatiak gehituko ditugu berriz, perretxiku, garagardo, gatza eta piper- beltzarekin batera. Egosi egingo dugu gero, lapikoa estaliz, hiru ordu laurden inguru, oilaskoa xamurra egon arte.
Gehiegizko koipea kenduko dugu, eta nata gehituko zaio. Berriz egosiko dugu eta gatz eta piper beltza gehitu. Perrexila gehituz zerbitzatuko dugu.

Aurreko errezetak:
Krepak
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner…
Perretxikoak

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Krep-ak

Duela bi aste etxean egindako errezeta batekin natorkizue. Oso erraza eta ona da!

Zailtasuna: Erraza

Osagaiak: 

   – 250 gr. irin.
   – 3 arraultza gorringo.
   – 25 cl. esne.
   – 25 cl. garagardo.
   – 3 arraultza txuringo.
   – Gurina
   – Gatza
   – Azukrea

Prestatzeko behar den denbora: 20 minutu inguru (ordu bat itxaron behar da)

Prestaketa:

Irina, arraultzaren gorringoak, garagardoa eta esnea ontzi batean nahasten dira. Arraultzaren txuringoak nahastu nata antzeko zerbait lortu arte eta gatza bota, ontzira ere gehituko da ondoren.

Ondo nahasiko dugu dena eta ondoren ordubete itxarongo dugu. Denbora hau pasa ondoren, gutxinaka masa-likido hau goilarakadaka zartagian frijitzen joango gara.

Gurina eta azukrea jarriko diogu jan aurretik eta kitto. Horrela jatea dugu hau edo barnekaldean guk nahi ditugun osagaiak jarriz.

Aurreko errezetak:
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner…
Perretxikoak

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Legatz-solomoa garagardoarekin

Zailtasuna: Ertaina

Errezeta hau prestatzeko behar diren osagaiak:

   –  200 gr. inguruko 4 legatz solomo
   – 50 gr. gurin
   – 2 goilarakada olio
   – 3 tipula
   – 100 gr. irin
   – 50 cl. Pilsner estiloko garagardo
   – Goilarakada bat haragi salda
   – Gatza eta piper-beltza

Prestatzeko behar den denbora: 45 minutu inguru. 

Legatz-solomoak

Prestaketa:

Lehendabizi tipula zurituko da eta xafletan moztu, 20 gr. gurin jarriko da sutan berotzen eta tipula gehituko zaio, kolorea hartzen duen arte itxaroten. Garagardoa gehituko da sua oso suabe mantenduz, garagardoak ez irakiteaz arduratuko gara.

Haragi salda gehituko diogu ondoren eta gainontzeko gurina ere zati txikitan botako dugu, gatza eta piper-beltza ere  gehituz. Ondoren, beste bi tipulak zuritu eta xafletan moztu ondoren irinean bustiko ditugu, eta olioatan frijituko ditugu. Bero mantendu.

Legatz solomoak plantxan egin, aurretik olioaz margotuz eta 3-5 minutu alde bakoitza mantenduz.

Legatz solomoak zerbitzean, tipula askorekin gainean egin eta saltsarekin lagunduz. Oso bero zerbitzatu.

Zorte on!

Azkeneko errezetak:                                             Hurrengo errezeta:         
Txahalki albondigak Franziskaner…                    Krep-ak garagardoarekin
Perretxikoak

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Txahalki albondigak Franziskaner Dunkel garagardo erara

Errezeta hau prestatzeko honako osagaiak behar dira:

   – 500 gr. haragi xehetu
   – 200 gr. tipula
   – Intxaur muscata
   – 5 cl. ozpin
   – 25 cl. Franziskaner Dunkel (Garizko garagardo ilun bat da hau)
   – Gatza eta piperbeltza
   – Irina

Franziskaner Hefe-Weissbier Dunkel



Prestatzeko behar den denbora: 40 bat minutu gutxi gora behera.

Zailtasuna: Ertaina

Prestaketa: Txahalkiarekin albondigak egin eta irineztatu. Ondoren, zartagian frijitu. Tipula ere frijitu eta lapikoan jarriko da. Albondigak lapikora gehitu eta hau guztia garagardo eta urez estali (garagardo eta ur kopuru berbera erabiliz). Intxaur moscata eta ozpina gehitu, eta gatza eta piperbeltza bota. 20 minutu inguruz egosten utziko da.

Zorte on!

Azkeneko errezeta:                                                  Hurrengo errezeta:
Perretxikoak garagardo erara                                Legatz-solomoa