GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Pepino zopa hotza garagardoaz, Finlandiar erara

Gaurkoan zopa hotz baten errezeta batekin natorkizue. Prestatzeko oso erraza da, eta ez da denbora asko behar.

Zailtasuna: Oso erreza (eta azkar prestatzen dena)

Fraîche krema, President Marka

Osagaiak (2 pertsonentzat): 

         –  Garagardo botila bat 33cl.
         –  Creme fraîche (President Markarena adibidez),  garagardoaren proportzio berean.
         – Zuritutako 2 pepino
         – Gatza (goilarakada txiki bat)
         – Piperbeltza (ehotu berria den goilarakada txiki baten laurdena)

 

Prestaketa:

Gutxinaka garagardoa kremara bota ondo nahastuz. Pepinoa kubo txikitan moztuko dugu eta gatza eta piperbeltzarekin batera krema eta garagardoaren nahasketara gehitu.
Dena ongi nahastu eta pixkanaka frogatu gatza eta piperbeltz gehiago bota behar den jakitek.
Zopa hau oso hotza zerbitzatzen da, eta kontutan hartu garagardoa dela eta, alkohola edukiko duela.

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Dip frantses ogitartekoa garagardoarekin

Dip frantsesa haragi gisatuarekin egiten den ogitarteko berezi bat da. Haragia su bajuan eta denbora luzez egiten da eta ogitarteko hau “Dip” edo saltsa batekin jan ohi da. Errezeta honetan ez da garagardoaren presentziarik nabari baina flabore oso atsegin bat ematen dio.

Zailtasuna: Oso erraza (baino denbora behar da)

Osagaiak (4 pertsonentzako):
– 800 gr. txahalki solomo haragi
– 100 gr. haragi salda
– Lata erdi bat “Campbells” etxearen kondentsatutako tipula salda edo norberak eginiko tipula salda
– 150 ml garagardo
– 4 ogi opil (labean egiteko edo iada eginak)
– Dip edo bustitzeko saltsa bat

Prestaketa:
Haragi salda, tipula salda, garagardoa eta txahalki haragia egosketa geldoko eltze batean jarriko ditugu eta 7 orduz su oso bajuan utziko dugu. Behin denbora hau pasata, haragia ogi opilen artean jarri eta nahi izan ezkero, gazta ere gehituko zaio.

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Garagardo bizkotxoa

Oraingoan errezeta gozo batekin natorkizue, garagardo mota berezi batekin egina. Garagardo mota hau Lambic garagardoen familiakoa da eta melokotoi zaporea du.

Zailtasuna: Ertaina

Osagaiak (4 pertsonentzat):
300 gr. irin
6 arraultza
– Gurina
– “Glass” azukrea
– 1/4 litro “Lindemans Pecheresse, Peach Lambiek” garagardo

 Prestaketa: 
Garagardoa ontzi batean jarri eta egosi gatz pixka bat botaz. Behin egosten hasi denean irina bota eta 10 bat minutu itxaron garagardo likidorik gelditzen ez den arte.

Garagardo-irin nahaste hau hozten utziko dugu eta bien bitartean arraultzak irabiatuko ditugu behin nahastea hotza dagoenean gehituz (batidora erabiltzea gomendatzen da).

Lindemans Pecheresse garagardoa.

Hurrengo pausoa labean sartuko dugun bandejatxo bat gurinez bustitzea da eta bertan jartzea egin berri dugun nahasketa. 150 ºC-tan berotuko dugu 20 bat minutuz eta hortxe izango dugu emaitza.






Aurreko errezetak:
Ganba albardatuak
Oilaskoa garagardoarekin
Krepak
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner…
Perretxikoak

GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Ganba albardatuak garagardoarekin

 Gaur ganba albardatuak edo gazteleraz “gambas a la gabardina” bezela ezagutzen dena garagardoarekin prestatzeko pausoak eta osagaiak aurkeztuko dira.

Zailtasuna: Erreza

Osagaiak (4 pertsonentzako): 

– 4 arraultza
– 33cl.-ko bi garagardo
– Ganba kg. bat.
– 1/2 kg. irin.
– Bi legami poltsatso
– Olioa
– Gatza

Prestaketa:

Lehendabizi irina eta garagardoa nahastuko ditugu, legamia, gatza eta arraultza gorringoak gehituz. Beste alde batetik arraultzaren zuringoak irabiatu elur itxura hartu arte. Bi masa hauek gutxinaka nahastuko ditugu.

Ondoren ganbak nahasketa honetan bustiko ditugu, ganbak nahasketa honekin erabat estaliz. Azkenik, olio asko erabilita frijituko ditugu.

Aurreko errezetak:
Oilaskoa garagardoarekin
Krepak
Legatz solomoa garagardoarekin
Txahalki albondigak Franziskaner…
Perretxikoak