GARAGARDOA OTORDUETAN: Arraina eta garagardoa (I)

Azkeneko “Garagardoa otorduetan” atalean, txerri haragiak eta garagardoak ematen dituen aukerei buruz hitz egin zen. Oraingo honetan, arrain mota desberdinek garagardoarekin duten egokitasunaz arituko gara.
Lehenik eta behin, zein arrain mota dugun desberdindu beharko dugu, hau da, arrain urdina edo zuria den. Lehenengo taldea ( atuna, sardina,antxoa, sardinzar, izokina, aingira, txitxarro arrunta…) bestea baino koipetsuagoa da, %5 baino gehiago izanik koipe edukia. Arrain zurien kasuan (bakailaoa, erreboiloa, paneka handia, itsas aingira, krabarroka, legatza... ) koipe kopurua %2 ingurukoa da. Ezaugarri hau da arrain mota bat garagardoarekin  batera jatea gomendagarri egiten duena edo ez hainbeste.
Arrain urdinak duen koipe kopuru altuagoa eta zapore indartsuagoak direla eta, ahoa garbitzen laguntzen duten garagardo freskagarriak izango dira egokienak, pertsonalki, Warsteiner garagardo alemaniarra edo Krombacher garagardoa dira gustuko aukerak.
Arrain zuria garagardo batekin edatea ez litzateke hain egokia izango, garagardoak duen garratztasunak arrain zuri batzuen zapore suabea neutralizatu dezake eta.  Hala ere, otorduetan garagardoa edatera ohiturik bazaudete, eta horrela egin nahi baduzue, garratztasun gutxiko garagardo bat aukeratu.
 Aurreko ataletan:

GARAGARDOA OTORDUETAN (III): Txerri haragia eta garagardoa

Txerri haragiak koipe eduki altua du eta hori dela eta, ahoa haragiaren koipe xafla fin batez estalia gelditzen da. Garagardoak ezin hobeto garbitzen du ahoan sortzen den koipe xaflatxo hau bere usain bereizgarriak mantenduz.

Zihurraski, hori dela eta dago Europa osoan hain hedatua txerri haragia garagardoarekin batera jatea. Haragi koipetsu eta oso zapore suabedun honek, garagardo mota batzuk eskaintzen duten zapore suabea eta alkohol eduki baxua behar izaten du, Lager edo Pilsen motako garagardoak oso egokiak izanik.

Era berean, txerri haragi ketua, oso egokia da garagardoarekin batera jateko.

Aurreko ataletan:
Arkumea eta garagardoa
Garagardoa eta haragia

GARAGARDOA OTORDUETAN (II): Arkumea eta garagardoa

“Garagardoa otorduetan” ataleko aurreko aldian, garagardoa eta haragiaz orokorrean aritu ginen. Gaur, garagardoa eta arkumearen inguruko informazioa emango da.

Garagardoa eta arkumearen inguruan ez dago iritzi bateraturik adituen artean. Hala ere, prestatzeko eraren arabera, garagardo bat edo beste aukeratzean ados daude aditu gehienak.

Arkumea espezia asko erabiliz prestatua izan bada, oso aukera ona izango da garagardoarekin batera jatea.

Arkumeak haragi koipetsu eta zapore oso berezikoa du, gehitzen zaizkion edozein saltsa edo usainei gainentzen zaiena.

Haragia bildotsarena izan ezkero, lager motako garagardo bat izango litzateke aukera onena.

GARAGARDOA OTORDUETAN (I): Garagardoa eta haragia

Garagardoa oso edari egokia izan daiteke haragiarekin batera edateko, baina egokitasun hau ez da unibertsala. Hau da, ez haragi mota guztiak eta ezta hauek prestatzeko modu guztiak dira aproposak garagardoarekin batera kontsumitzeko.

Normalean, garagardo suabeek aukera gehiago ematen dituzte arlo honetan.

Haragi batekin batera edan behar den garagardoa aukeratzeko bi gauza hartuko ditugu kontutan gehienbat:

       –  Bera prestatzeko erabilitako bizigarri edo espeziak
       –  Haragiarekin batera egiten dugun saltsaren osagaiak

Mmmm…

Hurrengo ataletan, garagardoa eta haragia arloan, garagardoa eta honako haragiei buruz hitz egingo da:

       –  Txerri haragia
       –  Behi haragia
       –  Hestebeteak
       –  Oilaskoa
       –  Arkumea
       –  Haragi gisatua

Hurrengo atalaren aurrerapen moduan: txerri haragi koipetsu batekin edateko garagardo egokiena, garagardo suabe eta argi bat izango litzateke, Pilsen estiloko bat adibidez.