GARAGARDOA OTORDUETAN: Arraina eta garagardoa (I)

Azkeneko “Garagardoa otorduetan” atalean, txerri haragiak eta garagardoak ematen dituen aukerei buruz hitz egin zen. Oraingo honetan, arrain mota desberdinek garagardoarekin duten egokitasunaz arituko gara.
Lehenik eta behin, zein arrain mota dugun desberdindu beharko dugu, hau da, arrain urdina edo zuria den. Lehenengo taldea ( atuna, sardina,antxoa, sardinzar, izokina, aingira, txitxarro arrunta…) bestea baino koipetsuagoa da, %5 baino gehiago izanik koipe edukia. Arrain zurien kasuan (bakailaoa, erreboiloa, paneka handia, itsas aingira, krabarroka, legatza... ) koipe kopurua %2 ingurukoa da. Ezaugarri hau da arrain mota bat garagardoarekin  batera jatea gomendagarri egiten duena edo ez hainbeste.
Arrain urdinak duen koipe kopuru altuagoa eta zapore indartsuagoak direla eta, ahoa garbitzen laguntzen duten garagardo freskagarriak izango dira egokienak, pertsonalki, Warsteiner garagardo alemaniarra edo Krombacher garagardoa dira gustuko aukerak.
Arrain zuria garagardo batekin edatea ez litzateke hain egokia izango, garagardoak duen garratztasunak arrain zuri batzuen zapore suabea neutralizatu dezake eta.  Hala ere, otorduetan garagardoa edatera ohiturik bazaudete, eta horrela egin nahi baduzue, garratztasun gutxiko garagardo bat aukeratu.
 Aurreko ataletan: