GARAGARDOA OTORDUETAN: Behi eta idi haragia

Behiaren haragia eta garagardoa oso lagun onak izan daitezke otordu batetarako. Txingarretan prestaturiko haragi gorrien kasuan adibidez, garagardo hori eta suabe bat aukera ezin hobea izango litzateke.

Idi haragiaren kasuan bestalde, lager garagardo horixka bat edo azaleko hartziduraz (Ale garagardoak) ekoizturiko batzu ere oso ongi datorzkio.

Aurreko ataletan:
Karpatzioak
Entsaladak eta garagardoa
Janari japoniarra eta garagardoa

Arraina eta garagardoa

Txerri haragia eta garagardoa

Arkumea eta garagardoa

Garagardoa eta haragia

GARAGARDOA OTORDUETAN: Karpatzioak eta garagardoa

Gaurkoan arrainei buruz hitz egingo dugu. Garagardoak arrain gordin desberdinen zaporea indartzen du, izokina eta atunaren kasuan bezala adibidez, oso koipetsuak eta iodo zapore handikoak diren bi arrain mota.

Karpatzioetan erabili ohi diren oliba olioa eta beste ongailu batzuk afinitate hau indartzen dute, piperbeltza edo limoi tantaren kasuan bezala adibidez.

Aurreko ataletan:

Entsaladak eta garagardoa
Janari japoniarra eta garagardoa

Arraina eta garagardoa

Txerri haragia eta garagardoa

Arkumea eta garagardoa

Garagardoa eta haragia

GARAGARDOA OTORDUETAN: Entsaladak eta garagardoa

Udan erabat sartuta gaudenez eta beroa dela eta entsaladak oso gustura jaten direnez, entsalada desberdinak garagardoarekin batera modu onenean konbinatzeko aholkutxo batzuk azalduko dira oraingoan.

Lehenik eta behin, ozpina duten entsaladek edari alkoholiko askoren zaporea aldatzen dutela jakin behar da. Hau ozpinaren azidotasunarengatik gertatzen da, baino garagardoaren kasuan ez da horrelakorik ematen, aukera oso egokia izanik.

Garagardo suabe eta gorputz ertaineko bat ezin hobea da entsalada mota desberdinentzat (Warsteiner Pilsen garagardo bat adibidez). Hosto berdeko eta aliño azidoko (ozpiña edo limoia) entsalada bati buruz ari bagara, belgikako garagardoak (trapistak adib. etab.)  edo garizkoak (Schneiderweisse, Franziskaner…) dira egokienak.

Aliñoa mostaza, modena ozpina edo saltsa gazi-geza bat izan ezkero, lupuluaren usain indartsua duen garagardo bat oso atsegina izango litzateke.

Ahuntz gazta, espeziadun, eta osagai azidorik gabeko entsalada bat egin nahi izan ezkero, azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat da gomendagarria. Entsalada garratz batentzat ordea (endibiazkoa), gorputz gehiago baino mikatztasun gutxiago duen garagardo bat aukeratu beharko genuke.

GARAGARDOA OTORDUETAN: Janari japoniarra eta garagardoa

Arrain gordina duten janari japoniarrak oso egokiak dira (sushia, sashimia…) garagardoarekin batera jateko. Hau, janari mota hauen saltsengatik da, soia saltsa eta wasabi pikantea adibidez.

Sushia

Arrazoi berberagatik, txinatar eran eginiko soja saltsadun arrainari (Erreboiloa*, oilarra…) primeran datorkio garagardo bat.

*Rodaballo

Aurreko ataletan:
Arraina eta garagardoa
Txerri haragia eta garagardoa
Arkumea eta garagardoa
Garagardoa eta haragia