Artisau garagardoa Euskal Herrian

Artisau garagardoa Euskal Herrian geroz eta hedatuago dagoela argi dago, nahiz eta gaur egungo egoera Euskal Herriak bizi duen artisau garagardo iraultzaren hasiera bat besterik ez izan. Egia da, artisau garagardo sektoreak gure artean oraintxe bertan duen presentzia baina handiagoa izatea irrikatzen gaudela, baina gauza guztiek bezela, bere denbora behar du.

Gaur egun Euskal Herrian 21 artisau garagardo proiektu mota inguru ditugu, azkeneko 5 urteetan zehar eman delarik ia proiektu guzti hauen sorrera:

  • Akerbeltz
  • Etxeko
  • Naparbier (2009)
  • Baias (2010)
  • Etxeandia (2011)
  • Falken (2011)
  • Sesma Brewing (2012)
  • Olañeta Local Beer (2013)
  • Marbel (2013)
  • Drunken Bros (2013)
  • Txikita (2013)
  • Laugar (2013)
  • Gross (2013)
  • Zerb (2013)
  • Olbea (2014)
  • Gar and Gar (2014)
  • Basqueland Brewing Project (2014)
  • Morlaco (2014)
  • Garagart (2014)
  • San Fermin (2014)
  • La Vasconia (2014) …

Artisau garagardo mugimendu hau ere hiriburu desberdinetan isladatzen da, garagardo mota hauek eskaintzen dituzten taberna interesgarriak baititugu:

Iruñan Manneken Beer, Txirrintxa eta Burlatako Bodegón Burlada aipa ditzakegu. Gasteizen Kitsch eta Raiz. Donostian Never-Stop eta cervecería Etxeberría besteak beste.  Bilbon Sugoiberria eta Basoa tabernak.

Herri askotan ere badaude gure inguruko artisau garagardo mota desberdinak eskaintzen dituzten tabernak; “Keska” Laudion, “Boulevard” Irunen, “Hiruki” Beasainen, “Kantoi” ordizian etab. luze bat.

Garagardo denda espezializatuak ere aurki daitezke hiriburu desberdinetako kaleetan: Iruñan “Cervezoteca Beerworld”, Gasteizen “Birrak” denda, Bilbon “La catedral de la cerveza” eta Donostian “El txoko de las cervezas”.

Etxean garagardoa egiteko lehengaiak saltzen dituen Lupulu.com proiektua, Gastro Sherpa Beer club taldea, Cervelicious eta Goiko dastaketa blogariak etab. ere mugimendu honen erakusgarri dira.

Ba hau guztia gutxi balitz, artisau garagardoa gustuko dugunok zorteko garela esan daiteke, goian aipatu diren artisau garagardo proiektu hauek zein beste asko Localbier artisau garagardo bilatzailean baitaude eta gugandik gertu dauden artisau garagardo salmenta puntuak aurkitzeko aukera dugu. Localbier gainera tresta ireki eta parte-hartzaile bat da, gutako edonork salmenta puntu berriak sartzeko aukera dugularik.

Artisau garagardo mugimenduarekin aktiboki parte hartu dezagun!

 

(Zihurrenik artisau garagardoren baten bat falta dela goiko zerrendan, hala bada, edo informazio gehiago baduzu esaiguzu mesedez)

2 erantzun “Artisau garagardoa Euskal Herrian” bidalketan

Iruzkinak itxiak daude.