Lupulua eta artisau garagardoa

Artisau garagardoa gustuko duenak lupuluek garagardo estilo batzutetan duten garrantzia zein den oso ondo daki. Lupulu mota desberdinek garagardo askori beraien usain zoragarri eta bereizgarria ematen die, gaur egun gurean ere ematen hasi den artisau garagardo iraultzaren arrazoi edo bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izanik alegia.

Gaurtik aurrera merkatuan dastatu ahal izango ditugun garagardo berri askok eskainiko dizkiguten usain berriak duela urte batzuetatik hasitako lupuluen inguruko garapenari zor zaizkio, lupulu barietate berriak garatzen dabiltzan nekazariak izango direlarik (eta direlarik iada…) artisau garagardo sektorean garrantzi handien izango duten pertsonaiak.

Duela hamarkada gutxi, 40-50 bat ziren garagardo ekoizleek erabiltzen zituzten lupulu barietateak. Gaur egun 200 bat barietate komertzial dira erabilgarri daudenak, eta mundu osoan zehar 100 barietate berriren inguruko garapen lanak ari dira aurrera eramaten. Barietate berri hauetatik 5-10  inguru agian erabilgarri izango dira urte honetan zehar.

Hopunion Hop and Brew school-en hitzetan, lupulu barietate bat kaleratzeko gastu tipikoa 1,5 milioi $ ingurukoa da eta 9-10 bat urte behar izaten dira barietate berri bat garatzen hasi eta kaleratzen den arte.