Localbier bilatzailea “irekia” da gaurtik aurrera

Localbier artisau garagardo bilatzailearen inguruko berri bat dakarkigu. Gaur Holandako kontuekin jarraitzeko asmoa genuen baina artisau garagardo zaleontzat oso garrantzitsua iruditzen zaigun berri bat ematea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Localbier bilatzailea “irekia” da gaurtik aurrera, hau da, erabiltzaileok salmenta puntu zein ekoizle berriak bilatzailean sartu eta eguneratzeko aukera dugu.

Komunitatea izango da erailtzaile desberdinen ekarpenekin bilatzailea eguneratua mantenduko duena. Hau oso interesgarria dela iruditzen zaigu, komunitatea proiektuaren ardatz bezala kokatzen delako eta eguneratuagoa den tresna bat lortuko delako.

Norberak bere herrian/hirian ezagutzen dituen artisau garagardo salmenta puntuak sartzean, herria ezagutzen ez duen beste edonori artisau garagardoa lortzeko toki interesgarriak ezagutzera ematen dizkio.

Honen inguruko informazio gehiago Localbier bilatzaileak idatzi duen blogeko sarreran aurki dezakezue: www.localbier.com/es/blog

Egun ona izan!