Holanda I. atala

Atzo komentatu genizuen bideo baten bitartez Holandan ikusi ditugun kontuen inguruan arituko garela hurrengo egunetan.

Ba gaur dakarkigun Holandako kontua ez da ezer teknikoa eta ez du ezta Holandarekin zuzenean inolako erlaziorik, bertan ikusia izan dela bakarrik.

Amsterdamgo De Prael Brewpub-eko komunetan ikusitakoa da hurrengoa, eta zoragarria iruditu zitzaidan! Horregatik, eta bertako kontuen inguruan “light” xamar hastearren duzue hau gaurko sarrera.

Komunean ere, pixa egin ondoren eskuak garbitzen dituzunean (denok garbitzen baititugu eskuak pixa egin ondoren ezta… ), garagardo tenplu batetan zaudela gogorarazten dizun  “garagardo kañero” bat duzu iturri bezala!!!

 

 

 

 

 

 

 

Asteburu ona izan eta astelehenean bueltan izango gara!